HasieraBerriakPertsonarengan Ardaztutako Arreta eredua ezagutarazi du Matiak Pulan (Kroazia), SALTO proiektuaren azken bileran

Pertsonarengan Ardaztutako Arreta eredua ezagutarazi du Matiak Pulan (Kroazia), SALTO proiektuaren azken bileran

06.08.2019

Europako SALTO proiektua bukaerara iristen ari da. Joan den uztailaren 25ean eta 26an, Pula hiriko (Kroazia) gaixotasun mentala duten pertsonentzako Vila Maria zentroak bazkide partaideak hartu zituen, partzuergoaren azken bilera izan daitekeena egiteko. Topaketa horretan, proiektuaren emaitzak aurkeztu ziren: zortzi moduluko prestakuntza programa bat egoitzetako profesionalentzat eta desgaitasuna izanik laguntza behar duten adinekoentzako esku hartze terapeutikoak jasotzen dituen gida praktiko bat. Emaitza horiek proiektuaren webgunean argitaratuko dira aurki.

Jardunaldian zehar, Miren Iturburuk, Matia Institutuko ikertzaileak, Matia Fundazioak aurrera daraman Pertsonarengan Ardaztutako Arreta eredua ezagutarazteko aukera izan zuen, Pulako zaintzaren alorreko 50 profesionalen aurrean. Entzuleek interes handia erakutsi zuten gure entitatean abian den PAAren aurrerapena eta ezarpena ezagutzeko.

 

Reunión del consorcio SALTO en Pula

SALTOri buruz

Gizarte ekintzako programa bat da. Gizarte langileak trebatzea du oinarri, menpekotasun egoeran bizi diren pertsona zaharren eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko. Proiektuaren bitartez, “bizi proiektuak” eta “zaintza proiektuak” konbinatzen dira eta, laguntza pertsonalizatua eskaintzen da irtenbide holistikoak erabiliz.