Donostiako Deustoko Unibertsitateak Sarea proiektuaren beste osoko bilkura bat egin du. Bilera horretan, 2018an eta 2019an egindako topaketetan parte hartu duten eragile guztiak bildu dira, adingabeen arretarekin lotutako hainbat gai jorratzeko helburuarekin, eta, Matiaren kasuan, adinekoenak.
Bi lan talde ezberdinetan banatuta egon dira parte-hartzaileak. Lehenengoan, familiek adinekoentzako egoitzetan duten rolari eta parte-hartzeari buruz eztabaidatu da; bigarrenean, berriz, beste gai nabarmen bat jorratu da: adinekoei etxeko zein egoitzako ingurunean laguntzea.
Bestalde, bi urte hauetan taldearen ikaskuntzaren azalpen bat egin da, eta Nazaretek hainbat prestakuntza-ekintza proposatu ditu ikaskuntza horretan oinarriturik datorren ikasturteari begira.
SAREA proiektuari buruz
SAREA proiektua FEDER funtsen bidez diruz lagundutako mugaz haratagoko proiektua da, eta Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako haurrei eta adinekoei arreta emateko zerbitzuak hobetzea du helburu. Horretarako, eredu eta praktika berritzaileak garatuko dira, erabiltzaileen eta familien ahalduntzea sustatzeko beren bizi-proiektuen diseinuan. Matia Institutua proiektuari lotutako erakunde laguntzaileetako bat da, eta bi lantaldetan parte hartzen du: 1) Adinekoentzako laguntza, bai egoitza-ingurunean, bai etxean, eta 2) senideak egoitza-ingurunean integratzea.