Apirilaren 21ean eta 22an, QAVAD (Erasmus+) proiektuko bazkideak modu birtualean bildu dira, eta orain arte egindako lana partekatu dute; hau da, bildutako etxean zaintzeko esperientzia berritzaileak eta prestakuntzako 15 jardunbide egoki aurkeztu dituzte. Gipuzkoatik, Nazaretek eta Matia Institutuak jasotako 15 praktiketatik bost aurkeztu dituzte, lurraldeko eta eskualdeko erakunde askoren lankidetzari eta ekarpenari esker.
Hurrengo hilabeteetarako zereginen definizioan eta banaketan ere aurrerapausoak eman dira. Horien artean, etxeko zaintzaileentzako prestakuntza-programa bat eta gida praktiko bat diseinatzea eta egitea egongo lirateke, laguntza behar duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta etxean bizitzen jarraitzeko nahia bete ahal izateko.
Programa eta gida diseinatzeko, jardunbide egokitan bildutako informazioa hartuko da kontuan, eta interesdunei (zaintzaile profesionalak, familiakoak eta adinekoak) beren premiei buruz galdetuko zaie. Matiak du Gidaliburua prestatzeko lidergoa, eta zaintzaileen eta adinekoen parte-hartzea errazteko beharrezko tresnak eta metodologia lantzen ari da, gaur egungo egoeran aurrez aurreko harremana mugatuta baitago.