Garai arraroak bizi ditugu. Ez genuen inoiz imajinatzen gerta zitezkeenik. Baina gertatzen dira. Honelakoek, errealitate ezezagun baten aurrean kokatzen gaituzte, prestatu gabe geunden errealitate baten aurrean eta horrek irtenbideak bilatzen laguntzera bultzatzen gaitu. Eta horrek guztiak zalantzazko egoera baten aurrean jarri arren, erantzun egokia emateko erantzukizunetik ez du salbuesten. Idazki hau, eskubideen ikuspegitik, mendekotasuna eta zaurgarritasun eta hauskortasun handiagoa izateko arriskua duten pertsonei laguntza emateko helburua duten erakundeekin lotutako pertsona-talde batek egin duen hausnarketa baten emaitza da.
COVID 19 pandemiak izaera guztietako pertsonei eragiten die baina ez guztiei berdin. Birusaren eta haren hedapenaren ezaugarriak hobeto ezagutu ahala, egiaztatu da badirela gaixotasuna barreiatzen laguntzen duten egoerak, eta agerian utzi eta/edo larriagotu egin direla aurretik zeuden egoerak, hala nola eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beste pertsona batzuekiko mendekotasuna, pilaketa eta hauskortasun ekonomikoa. Bereziki ahulak dira mendekotasuna duten adinekoak, egoitzetan dauden pertsonak edo gizartean egoera ahulean daudenak.
Pandemiari erakundeek eta gizarteak emandako erantzunak zailtasun handiak ditu sektore horien beharrei behar bezala erantzuteko. Testu honek ez du ordezkari politiko eta instituzionalen ahalegina gutxiesteko asmorik. Kritika indiskriminatua ere ez da planteatzen. Hala ere, pentsa daiteke gizartean zatiketa eragiten duten jarrerak kaltegarriak direla sortu diren arazo larriei modu egoki eta eraginkorrean aurre egiteko. Ildo horretan, sentsibilitate politiko eta sozial guztien ekintza-bateratua eskatzen dugu, gure gizarteko sektore ahulenei ematen zaien arreta hobetzeko.
Gure gizarteak aurre egin behar dien arazoak izugarriak dira. Ahalegin handiak egin behar dira. Hausnarketa-talde hau osatzen dugun pertsonek hainbat proposamenekin COVID-19 birusaren aurkako jarduketa soziosanitarioak hobetzen lagundu nahi dugu.
-
Adin kronologikoko irizpideetan oinarritutako diskriminazioa.
Adinak, judizialki gaitasuna aldatuta dutenak izan ezik, ez du pertsonen egoera lehenesten eta beraz adinekoek erabateko herritartasuna dute eta beraz, beste edozein biztanleria-talderenak bezala beraien eskubide politiko eta sozialak errespetatu egin behar dira.
Egon litekeen baliabide soziosanitarioen eskasiak ez du izan behar gaixotasunak edo pobreziak kaltetutako sektoreen diskriminazioa babesteko argudio bat. Ildo horretan, kontuan hartu behar da adinekoen "urruntze sozialak" dakarren arriskua, edo haien bizitzaren amaiera bakardadean edo baldintza soziosanitario txarretan gertatzea.
Pertsona gutxituei eragiten dieten erabakiak ez dituzte osasun-profesionalek edo erakundeek soilik hartu behar. Adostasun sozial zabalagoa behar da, bereziki ahulak diren pertsona horien iritzia, beharrak eta balioak kontuan hartuko dituena.
Iharduera proposamenak:
• Gizarteari, oro har, eta gaixoei eta haien familiei, bereziki, laguntza-baliabideen egungo gaitasunaren berri ematea.
• Bakardadea eta isolamendua saihestea – bai etxean, bai Asistentzia Zentroetan – neurri berritzaile, irudimentsu eta eraginkorren bidez, egoitza-zentroetan mendeko adinekoak artatzen dituzten familiak eta langileak kontuan hartuta.
• Gure gizartearen balio pluralak eta eragindako pertsonen bizi-pronostikoa eta pronostiko funtzionala kontuan hartuta, gizarte zibileko ordezkariek erakundeekin eta osasun-profesionalekin,baliabideen erabilera arrazionalari buruz eztabaida dezaten bultzatzea.
• Kasu guztietan zainketa leungarri duinak ahalbidetzea, helburu hori lortzeko egokitzat jotzen diren baliabideekin.
-
Orokorrean eta bereizi gabe erabiltzen diren protokoloak.
Protokoloen bidez, zenbait irizpide eta jarduera ezarri nahi dira, akatsak gutxituko dituen eta esperientzia eta jakintza zientifikoaren bidez lortutako onurak hedatzea ahalbidetuko duen osasun eta gizarte-jarduna bermatzeko. Hala ere, horien erabilpena egoitza-zentroen, zentro horien erabiltzaileen eta haien etxeetan artatutakoen egoera behar bezala ezagutu gabe egiten bada, protokoloak arazo iturri eta jarduera negatiboen iturri bihur daitezke mendeko adinekoekin.
Iharduera proposamena:
• Etxean bakarrik bizi diren eta laguntza eta/edo babesa behar duten adinekoak antzematea eta laguntzea.
• Pertsonenganako arreta banan-banatzea, pertsonok edo haien senideek adierazitako balioen arabera. Aurretiazko Borondateen Agiri bat sinatu badute, ordezkari izendatutako pertsonarekin edo pertsonekin harremanetan jarri.
3- Mendekotasuna duten eta dementzia duten adinekoentzako zuzeneko arretan langile gutxi egotea.
Mendetasuna duten adinekoek eta/edo osasun mentaleko arazoak eta dementziak dituztenek komunitatean jarraituko dutela eta eskubide osoko herritar izango direla bermatzeko esku-hartze sanitarioen eta gizarte-babesaren jarduera koordinatua behar dute.
Iharduera proposamena:
• Disziplina anitzeko ikuspegiarekin, gizarte-laguntzako baliabide egokiak eta nahikoak garatzea eta kudeatzea.
• Boluntariotzako taldeak martxan jartzen eta eratzen laguntzea.
• Langabe eta behar den kualifikaziorik gabe mendeko pertsonei arreta ematen ari diren pertsonentzat erakunde eta/edo etxeetan, Arretazko Giza-Osasunezko Profesionaltasun-Ziurtagiria lortzeko prestakuntza-ikastaroak eskaini, informazioa eta orientazioa ematea.
4. Belaunaldi arrakalaren okertzea
Gure gizartean, adinekoen bizitzak gazteenak baino balio txikiagoa duelakoaren ideia sakontzen ari da. Adineko pertsonen ikuspegia karga gisa ikusten da, gastu-iturri gisa. Hori bera gertatzen da desgaitasunen bat edo nahasmendu mentalen bat duten pertsonekin.
Iharduera proposamena:
• Harremanak, elkartasuna eta belaunaldi desberdinen arazoen elkar ezagutza areagotzera bideratutako prestakuntza eta informazio ekintza eta iharduerekin, “belaunaldien arteko arrakala" handitzen jarraitzea saihestea,
• Herritarren laguntza eta laguntza-sareak sustatzeko ekimenak eta programak garatzea.
• Pertsona gazteenei adineko aktiboen kolektiboaren potentzialari eta lanari buruz informatzea eta sentsibilizatzea.
5.- Informazioaren eta komunikazioaren zeregina.
Agintari politiko eta sanitarioek ematen duten informazioak eta komunikazioak aurre egin behar diogun errealitatearen ezagutza hobetzeko balio dezakete eta behar dute. Ziurrenik, orain arte emandako informazioak ez ditu lortu nahi diren helburu batzuk, hala nola aurrean dugun errealitatea ezagutzea eta, ondorioz, herritarrek kontzientzia hartzea eta agintari politiko eta sanitarioen gomendioetan parte hartzea.
Iharduera proposamena:
• Gizartean edukitzen ari den eragina ebaluatu eta, hala badagokio, komunikazio-politika berrikustea, gardentasuna eta egiazko informaziorako eskubidea zainduz.
• Herritarren lankidetzatik eta elkarlanetik urrun egon ohi diren sektoreei parte hartzeko aukera ematen dieten informazio eta prestakuntza neurriak azpimarratzea.
6.- Maskaren eskuratzea eta haien erabilera egokia.
Adostasun zientifikoko dokumentu guztiek maskara behar bezala eta masiboki erabiltzearen alde egiten dute. Maskararen erabilera unibertsala onuragarria da osasunarentzat eta herrialdeko ekonomiarentzat. Faltan sumatzen dira informazio eta prestakuntza neurri jarraituak eta pertsuasio-neurriak. Hauskortasun ekonomikoak – benetakoa edo hautemandakoa – ez du herritar guztiek eta, batez ere, zaurgarriek maskarak eskuratzea eragotzi behar.
Iharduera proposamena:
• Maskara erabiltzeari buruzko prestakuntza eta informazio-politika jarraitua, erabilera orokor eta egokia bultzatzeko.
• Herritarrei maskara kirurgikoak ematea, etengabe eta doan, udal-zerbitzuen, farmazien eta erakundeen bidez. Bereziki egoera sozioekonomikoagatik edo arrisku-egoeragatik ahulenak diren sektoreak (adinekoak, gaixo kronikoak, etab.) babestu behar dira.
7. Gizartea nahasten eta zatitzen duten iharduerak eta portaerak.
Gizartea nahasten eta banatzen lagun dezaketen jarrerak eta portaerak ikustea kezkagarria da. Iharduteko ildo horiekin arazo batzuk konpontzetik gero eta urrunago egongo gara, eta aurretik zeuden desberdintasun batzuk areagotu ere egin daitezke.
Horregatik, garrantzi berezia du pandemiaren kontrolerako garrantzitsuak diren erabakiak hartzen dituzten sektoreek aurrez aurre dugun erronka larriari aurre egiteak.
Iharduera proposamena:
• Agintarien, ordezkari politiko eta sozialen artean, esparru soziosanitarioan egin beharreko jarduerei buruz gutxienekoen adostasuna bilatzea.
• Egiten diren aurrerapen zientifikoak kontuan hartuta, hartzen diren neurrien erabileran zerikusia duten agintari eta eragile guztiek jarraipen eta ebaluazio orokorra egitea,
• Hala badagokio, eta bizi dugun egoera aldakorra eta aurreikusi ezina denez, kontraesankorrak izan daitezkeen erabakien arrazoiak azaltzea eta argitzea.
Mendekotasuna eta kalteberatasun eta hauskortasun handiagoa izateko arriskua duten Pertsonen Eskubideak Behatzeko Taldea: José Agustin Arrieta (AGIJUPENS), Koldo Aulestia (Afagi), Martin Auzmendi (Aubixa Fundazioa). Eduardo Clave (Bioetikako Aditua), Jose Luis de la Cuesta eta Jose Luis Marañon (Hurkoa) eta Pura Díaz Veiga (Matia Institutua)