HasieraBlogaZer egin mareo baten aurrean

Zer egin mareo baten aurrean

Egoera horretan, gaixoa zurbil jartzen da, izerdi hotza izaten hasten da, eta desagertu ere egin daiteke, edo kontzientzia-maila murriztu.

Arrazoiak askotarikoak dira, eta beti ez da izaten gaixotasunaren sintoma bat: bat-batean jaikitzea, beroa, gutxi aireztatutako lekuak, ahultasun-egoerak, beldurra (ikusi odola, orratz bat), sendagaiak (HTA), denbora asko jan gabe, ongi hidratatuta ez egotea, alkohol gehiegi hartzea, inhalatzaileak (gasolina, garbiketa-produktuak, pinturak, itsasgarriak), entzumen-arazoak, desnutrizioa eta are tronu-abisu bat ere.

Zer egin momentu hauetan?

  1. Konortea galdu ez badu, ipini etzanda hankak gorputzaren gainetik, adibidez, aulki baten gainean.
  2. Konortea galdu badu eta hankak igota ere ez badu berreskuratzen, ipini alde bateratz etzanda burua buruz behera jarrita eta leku fresko eta ez eguzkitsu batean.
  3. Lepoaren zonaldeko arropa laxatu eta hortz-protesia kendu, baldin badauka. 
  4. Hobetzen bada, motel motel zutik jarri.
  5. Ez eskeini ez likidorik ez janaririk ondo esnatuta dagoen arte. Diabetikoa baldin bada eskeini azukredun ura. 
  6. Hitz egiteko zailtasuna badu, bularreko mina edo ezohiko mugimenduak, deitu berehala 112ra.
  7. Kontzientzia berreskuratzen ez badu, eutsi lehen aipatu dugun segurtasun-egoerari, hau da, buruz behera burua makurtuta eta manta batekin estalita.
  8. Erabat beharrezkoa ez balitz, ez altxatu eta ez eraman. Premiazko arazoengatik ez bada, mugitu egin behar da: adibidez, sute bat: besapeetatik edo besoetatik heldu eta arrastaka atera, bizkarrez ibiliz.
  9. Berreskuratuz gero, ur freskoa poliki edan eta zerbait gozoa hartu, hala nola zukuak edo eztiarekin infusioa.

Aholkua: mareo baten aurrean hankak buruaren gainetik ipini.

Egilea

Matia Fundazioako Geriatra

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • You may use [block:module=delta] tags to display the contents of block delta for module module.
  • You may use [view:name=display=args] tags to display views.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.