HasieraBerriakArtolazabalen ustetan Matia Fundazioaren eredua "bikaina" da

Artolazabalen ustetan Matia Fundazioaren eredua "bikaina" da

01.01.2017

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako sailburuak esan duenez, "Matia Fundazioa eredu bikaina da adinekoen gaitasunak sustatzeko".

 

 

Artolazabalek ohar baten bidez egin ditu adierazpenok, Matia Fundazioko zuzendaritzarekin bildu ostean, adinekoak artatzeko eredua diziplinarteko lan gisa aztertzeko, erabiltzaileentzako eta haien senideentzako zerbitzuen pertsonalizazioan oinarrituta, Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Maria del Carmen Garmendia Matia Fundazioko presidenteak, Mayte Sancho zuzendari zientifikoak, Gerardo Amunarriz zuzendariak eta Lide Amilibia Gizarte politiketako sailburuordeak ere parte hartu dute bileran.

 

Fuente: Diario Vasco (ow.ly/zV7u3091fVE)