Badira egun batzuk martxan jarri genuela ekimen berri bat: "Kultura bir-sortzen: nerea arreoa, gure legatua". Adineko pertsonei zuzenduriko proiektu bat da, non tailerren bitartez, gure kultura ondarearen eta memoria historikoaren zati batzuk errekuperatzea bilatzen dugun, baina hau bizitu zutenen pertsonen testigantza eta esperientziatik. Horrekin legatu bat sortu nahi dugu eta ere berean parteharten duten adinekoen memoria landu eta ongizatea sortu.
Proiektu hau hiriko bi agente kulturalen kolaboraziotik sortzen da: Sara Galan (La niña Bonita- Sortze Espazioa), eta Oihane Pardo (Amarenak). Eta beraiek antolatu dute Tabakalerako Kutxa Kultur espazioan Martxoaren 3an 11etan egingo den HanMade Party bat.
Tailer honen helburua partehartzaileei proiektuaren berri ematea da, helburuak… eta era berean DIY teknikan bitartez aurreko-amantala kustomizatzea. Beraz, tailer solidario eta praktikoa da. Izen-emate epea irekita dago eta pertsonako 20€ dira, emate bezala jasotzen direnak eta zuzenean proiektura zuzenduko direnak. Izen emateak tailerreko dinamika eta aurreko-amantala barne ditu, ondoren etxera eramatekoa. Parte-hartzera animatu! info@matiazaleak.net-era idatzi dezakezue edo 618344020 deitu. Itxaroten zaitugu!