MatiaZaleak-en laguntzaileen sareak ekimen bat jarri du abian Errusiak Ukrainaren aurka hasitako Gerraren beharrei erantzuteko.
Larunbat honetan, martxoaren 12an, hamar bat lagun Poloniara bidean jarriko dira errepidez Poloniak Ukrainarekin duen mugara, zehazki Hrubieszow hirira. Bertara behar handiko elikagaiak eta materialak eramango dituen autobus bat pleitatuko da. Autobusa bihar, martxoak 12, aterako da Jon Ander Autocares enpresaren Zornotzako instalazioetatik goizeko 9etan. Aritzetako zerbitzugunean geldituko da Donostian, Matiako mediku boluntarioa hartzeko, eta helmugara arteko bideari jarraituko dio.
Erakunde bakoitzak ekarpen hauek egiten ditu
- Bufete Barrilero: logistika eta kudeaketa-euskarria
- Eroski: elikagaiak
- Euskontrol: logistika
- TrangoWorld: hotzari aurre egiteko arropa eta bestelakoak
- Mainfarma: medikamentuak
- Palacios alimentación: elikagai produktuak
- SOS Himalaya: hotzari aurre egiteko arropa
- Energizer: pilak eta linternak
- Carrasco garraioak
- Becerril de la Sierrako udaletxea
- Tres Cantos-eko Udaletxea
- Udana Nepal Elkartea
- Fenie Energia Fundazioa
- Paje Magikoak
- Lekittoko Bihotz ona elkartea
- Lekeitioko lagunak
- Óptica Galdakao
- Autocares Jon Ander
- APD
- Farmacia Diego Sarasketa
- Atertu Kopiak
- Alex Txikon: logistika eta kudeaketa-euskarria
- MatiaZaleak: osasun langile eta materiala, kudeaketa-euskarria eta boluntarioak.
Erakunde horiez gain, partikularren laguntza ere izan du ekimenak, eta kausari hainbat ekarpen egin dizkiote.
Material hori banatu ondoren, autobusa 60 errefuxiatu ingururekin itzuliko da, Euskadin bizitza berri bat hasteko aukera izan dezaten. Pertsona horien harrera Eusko Jaurlaritzak horretarako prestatutako harrera-sarearen bidez antolatuko da.
Crowdfunding
Bestalde, dohaintza ekonomikoen bilketa bat abian jarri da, premiazko produktuak erosi ahal izateko eta Polonian horretarako prestatutako supermerkatuetan mugaz gaindiko pasabideetan dauden pertsonei laguntzeko. Supermerkatu horiek produktuak kostu-prezioan saltzen ari dira, eta milaka errefuxiatuen beharrei erantzuten diete. Errazago eta eraginkortasun handiagoz bana daiteke beren herrialdetik alde egin behar duten pertsonengan. Dohaintza horiek MatiaZaleak-en webgunean gaitutako orriaren bidez egin ahal izango dira.
Era berean, mezu elektroniko hau jartzen da gizartearen eskura, ekimenari beste modu batera ekarpena egin nahi dioten pertsonek, enpresek, erakundeek eta abarrek parte har dezaten. matiazaleak@matiafundazioa.eus