Real Sociedad Fundazioak programa berri bat jartzen du martxan, eta MatiaZaleak honen parte da, aukera paregabea aktibitate fisikoa eta erlazio sozialak sustatzeko.
Martxoaren 22an abiatuko da eta oraintxe izena emateko epea irekita dago.
Walking Football beste herrialde batzuetan arrakasta handia duen aktibitatea da, futbola baina oinez, arau bereziekin, eta 55 urtetik gorako pertsonei, gizon-emakumeei zuzendutakoa. Programa berri hau probatzeko aukera paregabea, dohainik da eta talde giroan ondo pasatzeko eta osasuna zaintzeko ekintza paregabea.
Hauek dira Gipuzkoan hasiera batean egingo diren topaketak:
- Zubieta (Real Sociedad instalazioak): astearteetan 11:00etatik 12:30era
- Arrasate (Mojategi futbol zelaia): asteazkenetan 11:00etatik 12:30era
- Beasain (Loinaz futbol zelaia): ostiraletan 11:00etatik 12:30era
Izena eman eta ez utzi aukera honi alde egiten: https://forms.office.com/r/Li5WvbtaLC.
Informazio gehiago hemen.