HasieraBerriakMatiak Irene Zaldua Tapiaren "Lugaritzeko emakumeak" dokumentala estreinatzen du

Matiak Irene Zaldua Tapiaren "Lugaritzeko emakumeak" dokumentala estreinatzen du

08.03.2024
  • Lugaritzeko babesdun etxebizitzetan bizi diren zortzi emakume dira emakumearen rol sozialaz sentsibilizatzea helburu duen dokumental honen protagonistak
  • Proposamen honen estreinaldia, YouTube bidez, Emakumearen Egunaren ospakizunarekin bat dator.

 

Donostian, martxoaren 8an. – "Genero-berdintasuna da oraindik ere giza eskubideen arloko erronkarik handiena. "- Nazio Batuak

Hurrengo dokumentala Lugaritzeko etxebizitzen eraikuntza-taldetik sortu da. Talde honek babesdun etxebizitzetan bizi diren adinekoak eta erreferentziazko profesionala biltzen ditu.

Irene Zaldua Tapiaren begiradari esker hartutako irudien bidez, emakumeek gizartean duten errealitatea eta borroka transmititzeko eta ikusarazteko kezka partekatzen duten hainbat bizilagunen esperientzia eta bizipenetan murgiltzen gara.

Askotariko bizi-ibilbideak dituzten emakumeak, emakumearen kontsiderazioa oso desberdina zen garai baten testigantza bizia izan direnak eta direnak.

Orain, harro ikusten dute urte hauetan gertatu den aldaketa soziala, nahiz eta jakin oraindik bide luzea dagoela egiteko.

Jarduera honekin, gure protagonistek bat egin nahi izan dute martxoaren 8a, emakumearen eguna, ospatzeko programatutako ekintzekin.