Aurten, Dbusek ekimen hunkigarria jarri du abian Gabonak eta Donostiako dekorazioa Matia Fundazioaren Lamourous Zentroan bizi diren adineko pertsonengana hurbiltzeko. Atzo, abenduak 20, Konpainiaren autobus batek egoitzan bizi diren adineko 15 pertsonak osatutako talde bat eta beraien familiarteko batzuk eraman zituen hiritik, Dbuseko autobusetik Donostiako Gabonetako giroa ikus zezaten. Hiria lagunkoiagoa izaten laguntzeko eta adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin Donostiako Udalak bultzatu duen Donostia Lagunkoia izeneko planaren ekimenetako bat da.
Horrela, jardueran parte hartu duten pertsonek arratsalde alaitsua igaro ahal izan dute eta Gabonetako apaingarriez eroso eta seguru gozatu. Ibilbidean, hiriko hainbat gune garrantzitsu ikusi zituzten, hala nola Alderdi Eder, Artzain Ona eta Loiola kalea, Santa Catalina zubia, Frantzia pasealekuaren inguruak eta Maria Cristina zubia, besteak beste.
74 eta 94 urte bitarteko pertsonak dira, Gabonetako egun hauetan hirira hurbildu eta kale argitsuetatik ibiltzeko zailtasunak dituztenak noiz edo noiz. Jarduera honi esker hiriko leku esanguratsuetatik ibili ziren, pertsona askorentzat ohikoa den jarduera bat gogoratzeko eta hurbiletik bizitzeko aukera edukita. Jardueran, parte hartzaile gehienek senideak eduki dituzte ondoan, beraiekin esperientzia partekatzen, bai eta zentroko arduradun batzuk ere.
Ekimen honekin, Dbusek Lamourous Zentroan bizi diren pertsonen artean harrera ona eduki duen jarduera batean lagundu nahi izan du, garai hau pertsona horientzat eta beraien ingurukoentzat atseginago eginda.
DBus bai dela MatiaZale!