Dakizuen bezala, Irailaren 22an bukatu zen argazki lehiaketako epea. Lehenik eta behin, eskertu partehartzaile guztiori, oso aberasgarria izan da eta, horrelako partehartzea edukitzea, eta zuek guztion bakardadearen inguruko begirada jasotzea.
271 argazki jaso ditugu, 107 partehartzaileen eskutik. Kubatik, Argentinatik, Arabatik, Alikantetik, Donostiatik, Oñatitik… gazteek, adinekoek, balitutako bakardadea, nahi ez dugun bakardadea, lagundutako bakardadea, naturan dugun bakardadea, teknologiak eragindako bakardadea… Begirada ezberdin asko gai berdin baten inguruan. Begirada hauek bakardadearen aniztasuna islatzen dute.
MILESKER!
Beraz, bi kategorien irabazleak honako hauek dira:
- 1 kategoria: Jaime Zafra, “Mi amigo” (“Nere laguna”)
- 2 kategoria: Maria Jimenez, “Bakardadea basoan”
Zorionak biei!
Orain Canon Business Center Gipuzkoa eta Gipuzkoako Argazkirali Elkarteei esker, beraien sariak izango dituzte.
Aurkeztu dituzuen argaki hauekin, bakardadeen inguruan bi ekimenei emango diegu hasiera. Sortzen eta definitzen ari gara, baina hauetako bat ikus dezakezue: “Nere lagun BAKARrentzat postalak”. Ekimen honen helburua bakaradadea plazaratzea da.