MatiaZaleaken ardatzetako bat da boluntariotzaren bidez Matia Fundazioaren asmoarekin bat egiten duten erakundeak eta pertsonak aintzatestea. Izan ere, askotan erakutsi dizkizuegu kolaboratzeko modu hain desberdinen adibideak, bakoitzak dakienarekin, ahal duenarekin, nahi duenarekin... eta horien artean badaude Matia Fundazioarekin bat datozen erakundeak ere. Eta esparru horretan jasotzen dugu hori lankidetza-hitzarmen batean. Joan den astean, bi lankidetza-hitzarmen sinatu ditugu, erakunde horiekin egiten ari garen ibilbidea eta batzen gaituen helburua jasotzen dituztenak.
FUNDACIÓN LA PAZ ES POSIBLEren kasuan bezala,, pertsonen barneko baliabide pertsonalak aztertu eta azaleratu nahi baititu, bakea barneratzeko eta duintasuna bilatzeko, eta balio horretan egiten du bat Matia Fundaziokoekin.
Tecnun ingeniaritza-eskolak, bestalde, Tantakaren bidez, denboraren banku solidarioa, topaketak sustatzen ditu eta adinekoen eta gazteen artean partekatzen du, pertsonen bizitzetan lagunduz eta haien ongizatea sustatzen duten jarduerak eginez, eta, aldi berean, elkarrekiko ikaskuntza da.
Pozik gaude, beraz, hau hitzarmenetan islatu dugulako, eta dagoeneko mantentzen dugun harremana sendotzeko lan egingo dugu.
Erakundeen arteko kolaborazioa islatzen duten akordioak
07.07.2020