Matia Fundazioan 130 urtetik gorako esperientzia dugu geriatriaren sektorean. 1.200 profesional baino gehiago ditugu, eta, gaur egun, 2 pertsona sartu nahi ditugu gure taldean, Matiak Gipuzkoan duen Ikerketa Zentroan lan egiteko.
Ikertzaile soziala
Zereginak:
- Iraupen luzeko zainketen eredua aldatzeko eraldaketa erraztea.
- Gerontologiaren eta iraupen luzeko zainketen eremuan esku-hartze komunitarioko proiektuak diseinatzea, planifikatzea, kudeatzea, garatzea eta koordinatzea.
- Proiektuak garatzeko deialdiak bilatzea.
- Esku-hartze komunitarioko proiektuetan laguntza-prozesuak egitea.
- Informazioa aztertzea eta ustiatzea.
- Ezagutzaren transferentzia eremu profesionalean.
- Txostenak egitea.
Perfil profesional requerido:
- Gizarte edo Osasun Zientzietako Lizentziatura edo Gradua.
- Pertsonarenganako arretari, gerontologiari edo aniztasun funtzionalari buruzko ezagutza.
- Lan-esperientzia iraupen luzeko zainketen eta/edo zahartzearen eta/edo dibertsitate funtzionalaren esparruan.
Baloratuko da:
- Gutxienez 5 urteko esperientzia mota horretako proiektuak koordinatzen eta garatzen.
- Ezagutza egiaztatua eraldatzen laguntzeko metodologietan eta tresnetan.
- Argitalpen teknikoak eta/edo zientifikoak.
- Lantaldeetan, adituen batzordeetan, kongresuetan, foroetan eta abarretan parte hartzea.
- Sareko lan-esperientzia beste eragile batzuekin (administrazio publikoa, erakunde pribatuak eta sozialak).
- Esperientzia taldeen lidergoan eta koordinazioan.
- Euskara hitzez eta idatziz.
- Ahozko eta idatzizko ingelesa.
Baldintza konpetentzialak:
Antolatzeko gaitasuna, komunikatzeko trebetasunak, malgutasuna, jarrera positiboa eta proaktiboa, talde-lanera bideratuta.
Eskeintzen dugu:
- Kontratu mugagabea
- Lanaldi osoa
Esku-hartze komunitarioko teknikaria
Zereginak:
- Esku-hartze sozial komunitarioko proiektuak diseinatzea, abian jartzea eta ebaluatzea.
- Dinamikak erraztea eta lankidetza- eta partaidetza-metodologiak erabiltzea, hala nola: ikerketa, partaidetza-ekintza, baterako sorkuntzako taldeak, foku-taldeak, elkarrizketa sakonak eta inkestak.
- Ebaluazio-tresnak garatzea eta ezartzea.
- Bildutako informazioa aztertzea eta txostenak idaztea.
- Esku-hartzearekin lotutako beste zeregin batzuetan laguntzea.
- Ezagutzaren transferentzia eremu profesionalean.
Eskatutako lanbide-profila:
- Gizarte-esparruko erdi-mailako edo goi-mailako ikasketak, batez ere soziologia, psikologia, antropologia, gizarte-hezkuntza, gizarte-lana edo antzekoa.
- Parte hartzeko metodologiak eta elkarlaneko dinamikak prestatzea.
Baloratuko da:
- 5 urtetik gorako esperientzia esku-hartze komunitarioko proiektuetan.
- Prestakuntza osagarria gizarte-berrikuntzan, design thinking, gizarteratzea.
- Gerontologiako ezagutzak
- Esperientzia teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak erabiltzen.
- Talde-laneko esperientzia.
- Estatistika-iturriak erabiltzea (ein, Eustat, etab.).
- Euskara hitz eginda eta idatzita.
- Ahozko eta idatzizko ingelesa
- Bidaiatzeko prestasuna eta norberaren autoa
Requisitos competenciales necesarios:
Antolatzeko gaitasuna, pertsonen arteko lotura, talde-lana, gizarte-trebetasunak, erantzuteko gaitasuna, dinamizazioa, ekimena eta sormena.
Balioak: jarrera positiboa, konfiantza, komunikazio irekia eta lankidetza.
Eskeintzen dugu:
- Kontratu mugagabea
- Lanaldi osoa
Hautagaitzak jasotzeko azken eguna: 2021eko abenduaren 12a.
Informazio gehiagorako: