HasieraBerriakKoadernoen aurkezpena: pertsonengan ardaztutako arreta eredua

Koadernoen aurkezpena: pertsonengan ardaztutako arreta eredua

01.01.2014

Laguntza behar dutenen eta, bereziki, adineko pertsonen arreta ereduan aldaketak egiten jarraitzearen beharra adierazten ari dira, behin eta berriro, kaltetutako pertsonak, herritarrak eta arlo zientifiko eta profesionaletako jendea. Ildo horretan, Europa iparraldeko herrialdeetan, AEBetan, Australian, Kanadan eta beste batzuetan, bi hamarkada baino gehiago daramatzate arreta ibilbide berriak bilatzeko eta probatzeko lanean, betiere honako alderdi hauek oinarri hartuta: giza eta osasun zerbitzuen integratutako hornidura, pertsonak beraien ohiko ingurunetik ez ateratzea, «etxean bezala bizitzea» lema bermatzen duten etxetik kanpoko beste aukera batzuen eskaintza, laguntza behar duten pertsonekin lagunkoiak diren inguruneen diseinua, pertsonarengan eta bere lehentasunetan ardaztutako arreta eredua eta autonomia pertsonala sustatzea, pertsonen lehentasunak eta hautatzeko ahalmena, iraganeko inguruneari eustea eta duintasuna eta pribatutasuna babestea bultzatuz.

Estatuan, duela hamarkada bat baino lehenago sortu zen eztabaida, eta oraindik ez da lortu aurrerapen handirik, ez kontzeptualizazioan, ez martxan jartzen. EAEn antzeko zerbait gertatzen da, nahiz eta adineko pertsonen eta aniztasun funtzionala duten pertsonen arreta sistemaren garapena handiagoa izan estatuko gainerako autonomia erkidegotan baino. Arrazoi hori dela medio, gure gaurko sistemaren koherentziatik eta iraunkortasunetik, aldaketarako ibilbide bati nola ekin hausnarketa gero eta indartsuagoa da, lanaren, elkarteen eta erabaki politikoak hartzearekin zerikusia duten eremuetan. EAEk 2011n hasi du prozesu berritzaile hori, jakinik erronka zaila izango dela eta laguntza behar duten pertsonen arretan kultura aldaketa bat egongo dela, bereziki sistema instituzionalean.

Aurkeztuko diren koaderno praktikoek Euskal Autonomia Erkidegoan, Espainiako estatuan eta Europan egiten ari diren jardunbide egoki, esperientzia eta ikerketa batzuk partekatzea eta aurkeztea dute helburu, berrikuntza sozial eta soziiosanitarioan aurrera egiteko. Gai hauek aztertuko dira ekimen horretan: pertsonen eskubideak errespetatzea, arretaren osotasuna, giroak eta inguruneak, jarduera terapeutikoak eguneroko bizitzan sartzea eta abar.

Hartzaileak:

Zahartzearekin, mendekotasun-egoerekin eta aniztasun funtzionalarekin lotura duten kudeatzaile eta arduradun publikoak; esku-hartzeen sektorearekin, eta bereziki adineko pertsonenarekin, lotura duen elkartze-sektorea; esku-hartze gerontologikoaren eta aniztasun funtzionalaren eremuko profesionalak; lotura duten sektoreetako profesionalak; eta gizartea bere orokortasunean.

Ikusi informazio liburuxka

Izena eman nahi dut saio honetan