Berriki jakinarazi digutenez, gure erakundea El Diario Vascoren komunikazio digitaleko sarietarako hautatu dituzten hiru finalisten artean dago, Elkarteen eta Fundazioen kategorian. Komunikazio estrategietan askotariko tresna eta euskarri digitalak arrakastaz txertatu dituztenen lanaren kalitatea eta ahalegina goraipatzea da Diariovasco.com sarien xedea.
Zalantzarik gabe, albiste ezin hobea da, gero eta digitalagoa den munduan gure komunikazio arloko lanean aurrerapausoak ematen jarraitzeko.
Sarietako kategorien eta hautagai diren finalisten zerrenda osoa hemen ikus dezakezue, baita epaimahaiari buruzko informazioa eta sariketaren oinarriak ere. Sariak emateko ekitaldian emango dituzte jakitera irabazleen izenak, ekainaren 13an, arratsaldez, Miramongo Teknologia Parkean.