HasieraBerriakMatia Fundazioaren gida berria, dementzia duten pertsonengan zentzuzko bizitza sustatzen duten jarduera esanguratsuak errazteko

Matia Fundazioaren gida berria, dementzia duten pertsonengan zentzuzko bizitza sustatzen duten jarduera esanguratsuak errazteko

09.07.2020
  • Gutxi esploratutako eremu batean zentratzen da gida hau: dementzia duten pertsonentzat eguneroko jarduera esanguratsuak duen garrantziari buruzko ikerketan, baita sindrome horren fase aurreratuenetan ere.
  • Materialak 15 erakundek baino gehiagok parte hartu duten berrikuspena izan du, Matia Institututik abiatutako elkarlaneko ikerketa-prozesu baten bidez.
  • Nazioko eta nazioarteko 750 pertsonak baino gehiagok eman dute izena gida aurkeztuko den webinarrean

Matia Institutuaren bidez, Matia Fundazioak zahartze-prozesuan pertsonei laguntzeko asmoz "Dementzia duten pertsonekin eguneroko jarduera esanguratsuak egiteko gida" aurkeztu du gaur arratsaldean webinar batean. 

Gidari buruz

Gida hau Matia Institutuko ikertzaileek egindako eskuliburu berritzailea da, eta dementzia duten pertsonekin eguneroko jarduera esanguratsuak identifikatzen eta sortzen laguntzea du helburu. Material horretan, gainera, hainbat adibide aurkituko ditugu, hala nola fitxak, balizko helburuak, inplikatutako gaitasunak, jarraitu beharreko urratsak eta lotutako beste jarduera batzuen egokitzapen eta iradokizun posibleak.

Dementzia duten pertsonekin lan egiten duten profesionalei, zaintzaile profesionalei eta etxean zaintzen duten familiei zuzenduta dago.

Testuingurua

Bizitzan zehar egunak, egunero egiten ditugun jarduerez osatuta egoten dira, gehienetan konturatu ere egin gabe. Hala ere, horietako askok zentzua eta edukia ematen diete gure bizitzei, eta gizabanako bakoitza nolakoa garen islatzen dute. Ziur nago hau irakurtzen ari zareten guztiok aukeratzen dituzuela zuen arropa eta osagarriak, jatorduetarako mahaia prestatzen duzuela, etxeko ingurua zaintzen duzuela. Ziur denok ez dugula berdin egiten, eta bakoitzarentzat garrantzitsua dela egitea, eta gure erara egitea, pertsona individual, bakar eta duintasunez indartzen gaituelako.

Dementzia duten pertsonen artean hori ez da desberdina, nahiz eta dementzia duten pertsonentzat eguneroko jarduera esanguratsuak duen garrantziari buruzko ikerketa eremu berri samarra den eta oraindik ez den oso modu zabalean garatu. Garrantzitsua da dementzia duen pertsonak aukera izatea dementziaren aurretik zituen jardueretan parte hartzeko. Beraz, bizi-historia ezinbesteko tresna bihurtzen da pertsona bakoitzaren zainketen plangintza laguntzeko.

Horregatik guztiagatik, gida hau egin da. Material erraza, praktikoa eta moldagarria da, eta, horren bidez, dementzia duten pertsonak zaintzen eta laguntzen dituzten pertsona guztien lana erraztea espero dugu, eguneroko jarduera terapeutiko esanguratsuen bidez.

Webinarrean aurkeztuko da gaur, osteguna uztailak 9an, eta jjatorri askotako 750 pertsonak baino gehiagok eman dute izena. Gai honek arretaren eta zaintzaren sektorean sortzen duen interesaren seinale argia.

 

 

Argitalpena doan deskarga daiteke Matia Institutuaren argitalpenen atalean.

Lankidetza

Gida egin eta Matia Fundazioaren egoitza-zentroetan testeatu ondoren, gerontologia eremuko beste pertsona eta erakunde batzuek burututako ebaluazio eta hobekuntza-prozesu batetik pasa da.

Elkarlaneko ikerketa bat, ikerketa kolaboratiborako espazio berri batean, adineko pertsonen eta desgaitasuna duten pertsonen arreta eta ongizatea hobetzeko funtsezko zeregina duten eragileen (erakundeak, profesionalak eta, oro har, gizartea) sareko lana sustatzen duena.

Ildo berean kokatzen dira Matia Institutuak abian jarritako beste ekimen batzuk. Ekimen horien ondorioz, tresnak, argitalpenak edo jarduketa-gidak sortu nahi dira, eta horiek, Matia Fundazioaren zentroetan aplikatzeaz gain, beste eragile batzuen inplikazioa behar dute haien irismena hareagotzeko eta beste testuinguru batzuetan hobekuntzak egiteko.

27 erakunde laguntzaile eta profesional independienteen gidaren ebaluazioa jaso dugu.