16.06.2021
Buscamos una persona investigadora social para Matia Instituturako ikertzaile sozial baten bila gabiltza. Lanaldi osoko kontratu mugagabea eskeintzen dugu, eta lantokia Donostian edo Madrilen.
Zereginak:
- Ikerketako eta esku hartzeko proiektuak garatzeko deialdiak bilatzea.
- Zahartzearen eta/edo zainketen arloko ikerketa-proiektuak eta esku-hartzeak diseinatzea, planifikatzea, kudeatzea, garatzea eta koordinatzea.
- Azterlan kuantitatiboak eta kualitatiboak egitea (berrikuspen bibliografikoak, datuen analisia eta ustiapena, emaitzak eta ondorioak idaztea).
- Ezagutza transferitzea eremu profesionalean (artikulu zientifikoak eta dibulgaziokoak egitea, biltzarretan parte hartzea eta prestakuntza-ekintzak egitea).
Eskatzen den profil-profesionala honako hau da:
- Gizarte Zientzietako Lizentziatura edo Gradua.
- Gerontologian espezializatua: Masterra, Aditua, Doktorego Ikasketak, etab.
- Ahozko eta idatzizko ingelesa.
- Lan-esperientzia zahartzearen eta/edo zaintzaren arloko ikerketan.
- Ezagutza egiaztatua ikerketa kuantitatiboko eta kualitatiboko metodologietan eta tresnetan.
- Argitalpen teknikoak eta/edo zientifikoak.
Baloratuko da:
- Ikerketa-proiektuak koordinatzen eta garatzen eta gizarte-zientzien esparruan esku hartzen aldez aurretik esperientzia izatea.
- Lantaldeetan, adituen batzordeetan, kongresuetan, foroetan eta abarretan parte hartzea.
- Sareko lan-esperientzia beste eragile batzuekin (administrazio publikoa, erakunde pribatuak eta sozialak).
- Esperientzia taldeen lidergoan eta koordinazioan.
- Euskararen ezagutza.
- Frantsesaren ezagutza.
Honako hauek dira beharrezko eskumen-betekizunak:
Lidergoa, antolatzeko gaitasuna, malgutasuna, jarrera positiboa eta proaktiboa, talde-lanera bideratuta.
Aurkeztu zure hautagaitza hemen