HasieraBerriakObra Social “la Caixa”ren txosten batek ezagutzera eman duenez, aldatzen ari da egoera ahulean dauden adinekoak zaintzeko modua

Obra Social “la Caixa”ren txosten batek ezagutzera eman duenez, aldatzen ari da egoera ahulean dauden adinekoak zaintzeko modua

01.01.2016


Ikerketak agerian uzten duenez, beste modu batean zaindu nahi ditugu mendekotasun egoeran dauden pertsonak, eta beraiek ere beste modu batean zainduak izan nahi dute, eta horren inguruan, kezka eta itxaropen berriak sortu dira. Kolektibo horrek, ahal dela, autonomiari eta erabakiak hartzeko ahalmenari eutsi nahi die.

Bakoitzak du bere burua zaintzeko ardura, baina familiarekin eta zerbitzu publiko eta pribatuekin partekatuta. Hala ere, belaunaldi gazteek komunitatearen laguntza ere jasotzen dute; hau da, lagunena eta auzokoena.

Halaber, gizabanakoen erdiak (% 42,3k) bere etxean bizi nahi duela adierazten du, eta nabarmentzekoa da seme-alaben etxean bizitzeari uko egiten diotenen kopurua (% 4,5).

Uste da 2050erako Espainiako adinekoen kopurua egungoa halako bi izango dela. 16 milioi inguru izango dira, eta erdiek 80 urte baino gehiago izango dituzte. Orobat, urte hartarako 100 urtez gorako 172.000 pertsona egongo dela kalkulatu da; alegia, gaur egun baino 13 aldiz gehiago.

Gaur egun, ia 4,5 milioi pertsonak zainketa ez-profesionalak ematen dituzte etxean. Haietatik, 702.000 pertsonak 65 urte baino gehiago dituzte, eta gehienak emakumeak dira.