Larunbata honetan, Irailaren 8a, disfrutatzearekin batera, solidarioak izan ginen. Txakolinaren moldakortasunaren inguruan tailer solidarioa antolatu zuten Hiruzta Bodega eta Lluch Wine & Gastronomy Marketingek MatiaZaleaken alde, eta ondo pasatzeaz eta ikasteaz gain, elkarrekin lortu genuen "Kultura Bir-Sortzen: nere arreoa, gure legatua" ekimena osatzea. 405€ bildu genituen eta orain ia ekimena antolatzen hasi gaitezke.
Mila esker partehartzaile guztioi, MatiaZale berriak, beraien prestutasuna eta eskuzabaltasunagatik. Mila esker Hiruzta eta mila esker Ana eta Mariari, eskuzabalak, sortzaileak eta solidariak direlako. Eta beraien kolaborazioaren eredu bezala... begira ze bideo polita prestatu duten!