Berriak
Txakoli Hiruztaren zozketaren irabazleak ditugu iada
17.07.2018
Atzo, Uztailak 16, Uztailak 10 arte MatiaZale erregistraturik zeudenen artean zozketa egin genuen, aipatu bezala. Zozketaren bideoa hemen ikusi dezakezue. Mila esker guztioi gurekin jarraitzeagatik eta mila esker Hiruzta Txakolinari. Zorionak Fernando, Elena eta Mª Carmen! Goza ezazue!
MatiaZaleak I. Ideia lehiaketa
12.07.2018
Oraingo honetan ideia lehiaketa bat abian jartzen dugu, non edozein pertsona edo elkarte MatiaZale sentitzen denak planteatu dezaken ideia edo proiektu bat MatiaZaleaketik burutu daitekeena.
Ideien helburuak Matia Fundazioaren xedearekin bat egin behar du: adineko edo aniztasun funtzionala duten pertsonen ongizatea.
Beraz, edozien proiektu Matia Fundazioan edo gipuzkoako gizartean burutu daitekeena, ideia irabazlea izan daiteke...
Matia Fundazioak Sarea proiektuaren bilera bat hartu du, adinekoak zaintzeko esperientziak trukatzeko
09.07.2018
Joan den ostegunean, uztailaren 5ean, Matia Fundazioan, Sarea (POCTEFA) proiektuko "adinekoei laguntzeko" lantaldearen mugaz gaindiko lehen bilera egin zen. Gipuzkoako eta Lapurdiko hainbat arlotako 25 pertsonak (prestakuntza, egoitzetako zuzendariak, administrazioko arduradunak eta ikertzaileak), jardunaldi trinko batean, adinekoen zaintzari buruzko ikuspegiak eta esperientziak trukatu zituzten, bai bizitegi-ingurunean, bai etxean. Truke horrek...
Zure oparia bere oparia da
03.07.2018
MatiaZaleakekin kolaboratzeko modu berri bat aurkezten dizuegu, ekimenak aurrera eramaten lagunduko duena.
Ezkontza prestatzen ari bazara, edo norbait ezaguna ezkontzera doana, edo ekitaldi baten bat prestatzen ari bazara… jakizu ZURE OPARIA, BERE OPARIA izan daitekeela: ezkontzako gonbidatuei ematen zaien oparitxoa, edo ezkonberrientzat oparia, OPARI solidarioa izan daiteke, MatiaZaleakeri zuzendua, hau da, adineko edo/eta...
MatiaZale izateagatik... zozketan Txakoli Hiruzta tokatzeko aukera duzu
22.06.2018
Eta oraingo honetan MatiaZale izateagatik… Txakoli Hiruztaren 2 boteilako 3 sorta zozketatuko ditugu. Zozketa MatiaZale zareten eta Uztailak 10 arte erregistratzen diren pertsonen artean egingo dugu. Animatu jendea MatiaZale erregistratzera eta... zorte on!
Uztailaren erdialdean egingo dugu zozketa eta Matia Fundazioaren sare sozialetan jakinaraziko dugu.
CWA Donostiarekin kordioa sinatzen dugu, eta horrela ongizatea sortzen jarraitzen dugu gurpil gainean
20.06.2018
Atzo kolaborazio akordio bat sinatu genuen Cycling Without Age Donostia eta Matia Fundazioaren artean, non duela bi urtetik honuntz mantentzen ditugun erlazioak sendotzen diren.
Akordio honi esker, gure zentroetan (orain arte Elizaran, Rezola eta Lamourous) bizi diren pertsonek triziklo egokituekin irteerak egiten eta disfrutatzen jarraitu ahalko dute. Honen bidez pertsonen partehartzea gizartean sustatzen jarraitzen dugu,...