HasieraBlogaFarmazialariak: Osasun globala eraldatuz, baita pandemia garaian ere
Matia Fundazioa

Farmazialariak: Osasun globala eraldatuz, baita pandemia garaian ere

2020. urtea ez dugu erraz ahaztuko. Matia Fundazioaren Farmazia Zerbitzuak ere ez du egingo. Inork ez zigun pandemiari heltzen irakatsi, eta komunitatera iritsi zen herabeki abisatuz, baina berehala gogor. Eta martxan jarri ginen…

2020. urtea ez dugu erraz ahaztuko. Matia Fundazioaren Farmazia Zerbitzuak ere ez du egingo. Inork ez zigun pandemiari heltzen irakatsi, eta komunitatera iritsi zen herabeki abisatuz, baina berehala gogor. Eta martxan jarri ginen…

Otsailean hasi ginen NBEk (Norbera babesteko ekipamenduak) bilatzen, gure zerbitzuan ohikoa ez den materiala. Une hartan, urritasuna zela eta, luxuzko artikulu bat aurkitzea bezala zen. Hori izan zen aurre egin genion lehen arazoa. Eskuratzen genituen kopuruek ez zuten lortzen langileen babes-beharrak hornitzea, eta, beraz, batzuek eskuz egin behar izan zituzten, inoiz imajinatuko ez genituen materialak erabiliz. Larrialdi-egoera zela-eta, etenda zeuden etxeko profesionalek ekipo horiek "fabrikatzen" lagundu zuten. Zerbitzuan edukitzea zoragarria izan zen, egiten ari ziren lan berri honen gogortasun fisikoarekin ere ekartzen zuten pozagatik.

NBEk iristen hasi zirenean, horien faltsifikazioak ikusten hasi ginen. Hori dela eta, berehala ikasi behar izan genuen faltsifikatutako produktuak ezagutzen eta egokiak zirenak baliaztatzen. Material horien premia handiak direla-eta, biltegiratzeko leku berriak bilatu behar izan genituen, Farmazia Zerbitzua txiki geratzen zitzaigun eta. Halaber, erakunde publikoek erakutsitako halegina eta kezka eskertzekoa da, hornituta egon ginelako uneoro. Denborak aurrera egin ahala, sendagaien horniketa-falta hasi zen, baina zortea izan genuen haiek ez genituelako pairatu, nahiz eta buruhausteak ekarri zituzten, une oso estresagarriak izan bait ziren. Bitartean, lehen positiboak agertzen ziren egoitza-zentroetan, langileen artean, eta ospitalea ospitaleratzeko prestatu behar zen.

Astelehenak ez ziren ohikoak, igandeak ez ziren igandeak. Egunero irakurtzen eta jasotzen genituen erakundeen ohar aldakorrak eta bibliografia berria, batzuetan argigarria, beste batzuetan diskordantea.Hala ere, une latzak sarituak izan dira etxeko lankideak eta profesionalak babestuta sentitu direlako. Hori esaten entzutea atsegina izan da. Eta hala ere, hau ez da amaitu. Eta ahalegin guztiak egiten jarraituko dugu, ikasten jarraitzeko.

Ikusten dugunez, farmazialariek garrantzi handiagoa hartu dute pandemia-garai honetan; izan ere, laguntza hori funtsezkoa izan da gizarteari modu globalean laguntzeko, osasun-hezkuntzaren bidez eta medikamentuetarako sarbidea bermatuz.

Gaur, irailak 25, Farmazialariaren Munduko Eguna da, lanbide hau aitortu eta zoriontzeko eguna, baina oraingo honetan, profesionaltasuna eta lan ona egiten jakitea erakutsi duten zerbitzu-laguntzaileez ere oroitu nahi dut. Zorionak eta eskerrik asko.

Egilea

Matia Fundazioko Farmazia-arretako arduraduna

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • You may use [block:module=delta] tags to display the contents of block delta for module module.
  • You may use [view:name=display=args] tags to display views.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.