HasieraBerriakMatia Fundazioak Ahozko komunikaziorik onenaren saria lortu du Zahartzaroa biltzarrean

Matia Fundazioak Ahozko komunikaziorik onenaren saria lortu du Zahartzaroa biltzarrean

01.01.2013

Larunbatean, Ahozko komunikaziorik onenaren saria eman ziguten, Geriatria eta Gerontologia Euskal Elkartearen XII. Zahartzaroa biltzarrean.

Komunikazioaren izenburua hauxe zen: «Zentro gerontologiko tradizionaletako adinekoen senideen eta Etxean Ondo Egoitzak proiektuko zentro gerontologikoetako adinekoen senideen gogobetetasunen arteko aldeak (*)».

Eusko Jaurlaritzako Etxean Ondo proiektuko unitate pilotuak dituzten zentroetan lortutako gogobetetasun emaitzak azaltzen ziren bertan.

Zorionak eman nahi dizkiegu Matia Fundazioko langile guztiei, lanak aurkeztu zituzten pertsona guztiei eta, bereziki, saria jaso zuen komunikazioa aurkeztu zutenei.

Dokumentu erantsia: MatiaFundazioaZahartzaroa.pdf