Ahultasun egoeran dauden adinekoen aurreikuspenetara eta beharretara egokitzen dela erakutsi du Housgai egitasmoak. Autonomia handiagoa eskaintzen die, beraien etxean luzaroago eta bizi kalitate hobearekin bizi daitezen.
Proiektuaren berritasuna da estreinakoz hainbat jarduerak egin dutela bat, hala nola: etxebizitza birgaitzeak eta egokitzeak, laguntza zerbitzu teknologikoak eta ez-teknologikoak bateratzeak, eta hori guztia pertsonarekiko osoko arreta ereduaren ikuspegitik landuta.
Ikerketa proiektua Eusko Jaurlaritzaren Etorgai programaren bidez finantzatu da, eta Matia Fundazioa buru izan duen 14 erakunderen arteko partzuergoak hartu du parte bertan. Enpresak, unibertsitateak eta teknologia nahiz ikerketa zentroak dira partzuergoko kideak.
http://www.youtube.com/watch? v=7W7QbRpxQfs
Dokumentu erantsia: Nota_de_Prensa_Housgai.pdf