SIforAGE proiektuaren helburua hauxe da: zahartze aktibo eta osasungarriaren esparruan lan egiten duten alderdien arteko lankidetza indartzea, zahartzearen ikuspegi positiboa sustatzeko asmoz. Gainera, bizitza luzeagoa eta hobea izaten laguntzeko ikerketaren eta produktu berritzaileen bidez Europar Batasunaren lehiakortasuna eta hazkundea hobetzea ere badu helburu.
Sariaren helburua
Zahartze aktibo eta osasungarriaren esparruan, adinekoen komunitateari, haien senitartekoei eta zaintzaileei onura nabarmena dakarkien gizarte berrikuntzako ikerketa proiektuak aitortzea da SIforAGE sariaren xedea, halakoen bidez gizarte inklusiboa bultzatzen delakoan.
Kategoriak
Ikerketa proiektuek lehenetsitako bost arloetako bati edo gehiagori heldu beharko diete; hauek dira arlook:
- Etxebizitzak: adinekoen autonomia eta independentzia hobetzeko soluzioak eta berrikuntzak.
- IKTak: adinekoen bizi kalitatea hobetu eta sendotuko duten soluzio eta berrikuntza teknologiko eta digitalak.
- Gizarte partaidetza: adineko pertsonak komunitatean txertatzea edo partaide izatea sustatuko duten administrazio eta kudeaketa soluzioak.
- Hiri plangintza: hiriak eta bertako azpiegiturak adinekoen beharrizanetara eta mugetara egokitzea.
- Osasuna eta ongizatea: adinekoen osasunean eta ongizatean onura nabarmenak ekarriko dituen ikerketaren emaitzak.
Parte hartzeko baldintzak
SIforAGE sarian aurkezten diren proiektuek hiru bazkide bildu behar ditu gutxienez, eta horietako bazkide batek gutxienez, erakunde hauetakoa izan behar du:
administrazio publikokoa
ikerketa zentro batekoa
gizarte zibileko elkarte batekoa
Hiru ikerketa proiektutarako proposamenak sarituko dira. Hiru sarituetako bakoitzak 5.000 € jasoko ditu.
Nola har daiteke parte?
SIforAGE sarian parte hartzeko inprimakia 2014ko irailean argitaratuko da.
Agiriak aurkezteko epemuga 2014ko abenduaren 31 da.
Eskaera inprimakia bete eta SIforAGEra bideratu behar da, pertsona honengana, alegia:
Harremanetarako:
Informazio gehiago nahi izanez gero, hona jo dezakezue: www.siforage.eu Joana Mendonça Tel.: +35 1 919 541 661 Helbide elektronikoa: Joana_Mendonca@iscte.pt