HasieraBerriakMendekotasunari arreta emateko zerbitzuen kalitatea kudeatzeko sistema bat diseinatzen parte hartu du Matiak, Uruguain

Mendekotasunari arreta emateko zerbitzuen kalitatea kudeatzeko sistema bat diseinatzen parte hartu du Matiak, Uruguain

30.04.2019

Duela gutxi oso bidaia interesgarria egin dugu Uruguaira. 2018ko bigarren seihilekoan, herrialde horretako Zainketa Sistema Nazionalari (SNC) eta Gizarte Garapeneko Ministerioari (MIDES) laguntzeko aukera izan dugu, honako proiektu honen bidez: mendekotasunari arreta emateko zerbitzuen kalitatea kudeatzeko ereduen nazioarteko azterketa egitea.

Lan hori Eguia Careaga Fundazioaren SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroarekin elkarlanean egin dugu. Proiektuari bukaera emateko, apirilaren 22tik 26ra bitarteko astean Montevideon izan gara, Zainketen Nazioarteko Mintegian parte hartzeko. Bertan, ikasketa horren emaitzazko txostena aurkeztu da. Txostenak zazpi herrialdetako (Alemania, Frantzia, Belgika, Espainia, Erresuma Batua, Portugal eta Estatu Batuak) zerbitzuaren kalitatearen kudeaketari buruzko alderdi batzuk aztertzen ditu, hala nola zerbitzuen erregulazioa, arau esparrua, estandarrak eta adierazleak, ikuskaritza eta ebaluazio sistemak eta abar.

Horrez gain, azken bidaia horretan, hainbat saio egin ditugu zainketa sisteman parte hartzen duten erakunde publikoetako ordezkari teknikoekin, zehazki mendekotasun (mendekotasunari arreta emateko zerbitzuen diseinua) eta erregulazio (SNICen zerbitzu eta baliabide guztiak) komisioetako ordezkari teknikoekin, baita Zainketen Idazkaritza Nazionaleko Mendekotasun eta Plangintza eta Jarraipen areetakoekin ere. Azkenik, eguneko zentro batzuk bisitatu ditugu, eta zerbitzu hori koordinatzen duten taldeekin aritu gara lanean. .

Miguel Leturia durante su participación en la jornada internacional sobre cuidados