HasieraBerriakMatia Institutuak ikerketa-talde nagusi gisa parte hartzen duen Biziaria proiektuaren landa-lana hasi da.

Matia Institutuak ikerketa-talde nagusi gisa parte hartzen duen Biziaria proiektuaren landa-lana hasi da.

04.04.2025
  • Euskadiko 12 eskualdetan 70 urtetik gorako 2.000 adinekori elkarrizketak egingo zaizkie
  • Eusko Jaurlaritzak zahartze ona eta zainketen arreta hobetuko dituzten politika publikoetan aurrera pausuak eman nahi ditu

Euskadiko Zahartzeari eta Zaintzari buruzko Luzetarako Estudioa proiektua 70 urte eta gehiagoko biztanleriaren bizi-baldintzak denboran zehar aztertzean eta ebaluatzean datza, haien egunerokotasuna ezagutzeko eta, horrela, zahartze-prozesua hobetu ahal izateko. Azterlanaren helburu nagusia Euskadiko 70 urteko edo hortik gorako biztanleen behatoki bat ezartzea da, zahartze ona eragiten duten prozesuak eta zaintza-ibilbideak aztertzeko.

“Euskadin bizi-itxaropena gehieneko historikoetan dago gaur egun. Azkeneko datuen arabera emakumeena 86,6 urtetan kokatzen da eta gizonena 81,2 urtetan. Joerek erakusten digutenez pertsona nagusien bizitza gero eta luzeagoa da eta bizitzaren azken urte horietan haien bizi kalitatea hobetzea gizarte osoaren ardura da” esan du Ana Belen Oterok Eusko Jaurlaritzako Ongizate sailburuordeak.  

Zahartze ona errazten duten testuinguruak eta inguruneak ezagutu nahi dira. Auzoarekin, etxebizitzarekin, osasun eta gizarte-zerbitzuekin lotutakoak, baina baita harremanekin, jarduerekin edo aisialdiarekin lotutakoak ere. 70 urtetik gorako biztanleriaren zahartze-ibilbideak identifikatzeko asmoa dago, baita osasun fisiko eta mentalaren garapenaren berri izateko asmoa ere. Zaintzaren premiari ematen zaion erantzunari buruzko datuak batu nahi dira, familia-zaintzak, baliabide pribatuak edo komunitarioak aztertuz. 

Proiektu honen emaitzei esker, Euskadin zahartze ona eta zainketen arreta hobetuko duten politika publikoak diseinatzeko, abian jartzeko eta ebaluatzeko orientabideak landu ahal izango dira.

Datuen bilketa

Eusko Jaurlaritzaren identifikazioa izango duen talde profesional batek 70 urtetik gorako pertsonen etxean edo adostutako beste leku baten izango da. Datuen bilketa hori ia bi orduko elkarrizketa pertsonal eta zehatz baten bitartez egingo da. Helburua 2.000 pertsona desberdini egitea da eta elkarrizketak Euskadiko 12 eskualde baino gehiagotan egingo dira.

Aurrekontua eta ikerketa taldea

Batzorde zientifiko aholkularian London School of Economics, Gironako Unibertsitatea, UNED, Gizalab Fundazioa edo CIBERFESeko adituak batu dira. Matia Institutua buru duen ikerketa taldean, EHUko, Matia Fundazioko eta Mondragon Unibertsitateko ikertzaile askok parte hartzen dute.

“Euskadiko pertsona nagusiei proiektu honetan parte hartzeko dei egiten diegu. Ordu biko elkarrizketa hori haiei erosoen egingo zaizkien balditzetan gauzatuko dira. Helburua adinekoen bizi baldintzak are gehiago hobetzea eta politika publikoak fintzeko konpromiso tinkoa daukagu. Izan ere Euskadin ondo bizi gara eta etorkizunean hobeto bizi nahi dugu” adierazi du Ana Belen Oterok Eusko Jaurlaritzako Ongizate sailburuordeak.