HasieraBlogaGizarte Langintzaren Nazioarteko Eguna dela eta eskutitza hemen

Gizarte Langintzaren Nazioarteko Eguna dela eta eskutitza hemen

Gizarte Lanaren Nazioarteko Eguna da gaur. Niri dagokidan diziplina.

Nire ikasketak irakasle onekin egin nituen, eta gure lanaren helburua eta helmuga ikusarazi zidaten. Diziplinaren bertuteak eta zailtasunak. Praktiketarako tutore ezin hobea izan nuen (gaur egun nire lankidea dena).

Graduatu nintzenetik adineko pertsonei eta dibertsitate funtzionala duten pertsonei laguntzen jardun dut, nahiz eta gure lan esparrua oso zabala den eta askotariko talde eta egoerei laguntzen dien. Eta gaur, hemendik eskerrak eman nahi dizkiet gizarte-langile guztiei egiten dugun lanagatik. Lan polita, baina batzuetan gogorra. Lan honetan pertsonaren duintasuna da nagusi.

Batzuetan sufritzea tokatzen zaigu. Beste batzuetan lorpenez gozatzea (handiak eta txikiak). Batzuetan bakarka lan egin behar dugu, eta beste batzuetan taldelana. Pertsonaren beharrei erantzuteko laguntza. Beste diziplina batzuetako talde eta langileei eskerrak eman nahi dizkiet, eta modu koordinatu eta sistemikoan lan egiteko beharrari balioa eman. Taldean hobeto.

Zorionak guztioi oreka-puntu egokia aurkitzen jakiteagatik, bidean aurkitzen ditugun dilema, zalantza eta zailtasunak gorabehera ditugularik.

Eskerrik asko lagundu ahal izan diegun pertsona guztiei, aukera ematen baitigute beraien bizitzetan egoteko eta haiengandik eta egoera bakoitzarengandik ikasteko. Horiek gabe, gizarte lanak ez du zentzurik.

Gaurko egun hau ospakizun-eguna izan ohi da, baina 2020 urte honek erronka bat proposatu nahi izan digu, guztion artean aurre egin beharreko erronka latz bat. Egun berezia da, beraz, baina berriro ere aurkitu nahi ez dugun egoera. Era berean,  sortzen ari den eraldaketa sozialetatik ikaskuntzarik onena atera nahiko genukeen egoera dugu hau. COVID19ren pandemiak bestelako zaintza-egoera baten jartzen gaitu, isolamenduarena, guztion osasunaren aldeko muturreko neurriak hartzea eskatzen duena.

Egoera horretan, gizarte-lanak, hobeto esanda, gizarte-langileek, paper garrantzitsua jokatzen dugu: laguntza behar duten pertsonak bizi diren tokietan, bizileku bakoitzean, komunitate bakoitzean, zentro bakoitzean … horren atzean gizarte-langileak gauden taldeak daude. Beharrei erantzun eta ahal den heinean haiei aurre hartzea dugu helburu. Diziplinak egokitzeko duen gaitasunaren isla da egoera hau, eta esan, gure lanak hazten jarraituko duela frenoa edo erronka dakarren zerbaitekin topo egiten dugun bakoitzean eta pertsonak helburu ditugunean.

Nire lankideei oroitzapen eta besarkada maitagarri bana. Inurri txikiak gara, baina gure lanak zentzua eta esanahia du laguntzen dugunontzat.

Eskerrik asko irakurtzeagatik.

Gracias por leerme. 

Egilea

Matia Zaleako dinamizatzailea

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • You may use [block:module=delta] tags to display the contents of block delta for module module.
  • You may use [view:name=display=args] tags to display views.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.