Aire zabaleko jarduerak diseinatzea eta abian jartzea
Helburuak:
Pertsona ardatz duen arreta-eredua abian jarri eta egoiliarren bizi-kalitatea hobetzeko konpromisoarekin, agerian geratu zen oso garrantzitsua dela aire zabaleko jarduerak abian jartzea.
Bizitzaren historiatik abiatuta, asistentzia-taldeak egoiliarren eta familien itxaropenei eta bizi-nahiei erantzuteko jarduera horiek diseinatzea eta abian jartzea proposatu zuen.
Metodoa:
Proiektua 2011ko udaberrian hasi zen:
- Bizitzaren historia berrikustea eta erabiltzaileen zaletasunak eta itxaropenak erakartzea aire zabaleko jarduerei dagokienez.
- Aktibitateen identifikazioa eta diseinua.
- Terraza egituratzea eta egokitzea.
- Erabiltzaikeak jardueren arabera esleitzea.
- Abian jartzea.
- Ebaluazioa
Emaitzak:
Hasieran honako jarduera hauek identifikatu ziren: baratzezaintza eta aisialdiko eta denbora libreko jarduerak. Aldi berean, taldeak estimulazio kognitiboko jarduerak eta psikoestimulazio basaleko jarduerak identifikatu zituen, batez ere narriadura kognitiboa duten pertsonentzat.
Enpresa laguntzaileak (Gerodan) diseinatu zuen terraza eta egituratzeko eta sektorizatzeko elementu nagusiak eskuratu zituen.
Landareak eta hazitegiak erosi eta erein ziren, aurretik aukeratutako egoiliarrak partaide eginez. "Ekarri zure lorea" kanpainari ekin zitzaion. Kanpaina horretan, familia bakoitzak lore bat ekartzen zuen bere senidearekin zaintzeaz arduratzeko.
Guztira, egoiliarren % 84,7 inplikatu dira eta diseinatutako jarduerez gozatu dute, eta hori arrakastatsutzat jo du taldeak. Zehazki:
- Baratzezaintza: egoiliarren % 42,3k ortua lantzen dute.
- Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak: egoiliarren % 15-2k terraza erabiltzen dute aire zabalean egoteko.
- Estimulazio kognitiboko jarduerak: egoiliarren % 23.7k terraza erabiltzen dute errealitatera orientatzeko jarduerak egiteko.
- Psikoestimulazio basaleko jarduerak: egoiliarren % 25,4k erabiltzen dute terraza psikoestimulaziorako espazio sentsorial gisa.
Ondorioak:
Jardueretan parte hartzen duten egoiliarren ehuneko handiak programa horiekiko gogobetetasuna agerian uzten du.
Gehitu iruzkin berria