HasieraBerriakZure Etxea: MatiaZaleak. Dokumentala.

Zure Etxea: MatiaZaleak. Dokumentala.

05.12.2017

MatiaZaleak Matia Fundazioan laguntzen gaituzten boluntario eta elkarteei aitortza gune bat da baita ere, adineko eta ezgaitasuna duten pertsonen ongizatearen alde.

Abenduaren 5a Boluntarioen Naziarteko Eguna da, eta MatiaZaleaketik gurekin diharduten boluntario eta elkarte guztiei eskertu nahi diegu, egon direnei, besteekiko zeozer egin nahi dutenei, erlazioz osatutako gizarte bat sortu nahi dutenei, non besteei emanaz, geure buruari baita ere ematen diogu, norberaren behar eta mugetatik kanpo begiratzen dakitenei, eta guk bezala, gaionentzekoen ongizatea bilatzen dutenei... zuek guztioi.

Gaur argitaratzen dugu Matia Fundazioan dabiltzan lau pertsona boluntarioekin grabatu dugun dokumental bat, non beraien espazio pertsonal eta intimoan sartzen utzi diguten, beraientzako esperientzia honek, boluntariotzak, suposatzen duena azalduz, eta hainbeste boluntario eta elkartek Matia Fundazioan egiten duten lan zabal eta ezberdinen adibide bat izateko asmoarekin. Mila esker Jose, Ane, Koro eta iñigo. Mila esker Paco, Petra, elena... Mila esker Axular, Bizikletaz Adinik Ez, Nagusilan, Oiartzuneko Parrokia...

Mila esker MatiaZale guztioi. Hau da gure omenaldia zuentzatGozatu eta elkarbanatu!

Hemen baita ere Matiako blogeko sarrera.