Kurtso honetan 20 urte betetzen ditugu Axular Lizeoko gazteen eta Matia Fundazioko egoiliarren arteko boluntariotza-proiektuari hasiera eman geniola, elkartasuna, belaunaldien arteko komunikazioa eta elkarlana bultzatzeko asmoz. 1997tik eta 20 urte hauetan, Axularreko 500 boluntario baino gehiagok parte hartu dute proiektuan. Programa honek baloreen transmisioan eta sensibilizazioan dituen onurak ikusita, esperientzia hau hedatu da Matia Fundazioan. Gaur egun 16 ikastetxetako ia 1000 ikasle hurbiltzen dira urtero Matia Fundazioaren zentroetara.
Horren aitortza eta ospakizun gisa, elkarrekin ekitaldi bat bat antolatu dugu Apirilaren 29an 11:30etan Donostiako Aquariumeko ekitaldi aretoan. Etorri nahi izanez gero, hemen izena eman .