HasieraBerriakPRODUKTU SOLIDARIO BERRIA: maskarilla homologatu berrerabilgarriak

PRODUKTU SOLIDARIO BERRIA: maskarilla homologatu berrerabilgarriak

15.06.2020

Produktu solidario berri bat aterako dugu, badirudi eta, denbora batez maskarekin bizi beharko dugula: zure ongizateagatik, nire ongizateagatik, guztion ongizateagatik.

 

Maskarila hauek higienikoak, homologatuak eta berrerabilgarriak dira. 60 ºC-tan garbitu daitezke garbigailuan, 5 aldiz gehienez. Eta garbiketa bakoitzaren artean, 8 orduko erabilpena eman ahal zaio.

 

Era honetan, ingurumenerako hondakin gutxiago sortzen ditugu, eta ekimen batean ere lagundu dezakegu; izan ere, etekin guztiak #CIENFLUENCERSera bideratuko dira, eta, beraz, baliabide digitaletan zahartzea nola etiketatzen dugun aztertzen lagunduko duen ekimen batean laguntzen dugu. Izan ere, aurreko aste hauetan estereotipo asko jarri dira agerian.

 

Online denda bidez eros ditzakezue maskarilak, modu errazean. Postaz bidaliko dizkizuegu, ematen diguzuen helbidera.

 

Maskarak banakako poltsatan sartuta daude eta bi taila daude: S/M eta L/XL. Erosketa burutu ondoren, zuekin harremanetan jarriko gara posta elektronikoz edo telefonoz, bidalketa egin baino lehen, neurria egiaztatzeko.

Hemen fitxa teknikoa duzue. 

Hemen UNE araua.

Eta hemen erabiltzeko jarraibideak.

Animatu!