Etxeko bizi-kalitateari eustea belaunaldi-gai garrantzitsua da Europar Batasuneko herrialdeentzat. Pandemiak horren erakusgarri ona eman digu.
Ikuspegi horrekin, QAVAD proiektuak (Qualité de Vie à Domicile), Europar Batasuneko ERASMUS+ Programak finantzatutakoak, etxeko adinekoen bizi-kalitatean zentratzea proposatzen du. Nola? Pertsona horiek beren autonomia mantentzeko behar dituzten laguntzak sustatuz, eta etxean zaintzen dituzten pertsonei ere lagunduz, bai familiakoei, bai profesionalei, eta zaintzan esku hartzen duten eragileen koordinazioan ere.
Proiektuak iraun duen hiru urteetan, zainketen arloko hainbat eragilek bat egin dute ekimenarekin. Horretarako, lurralde bakoitzean "Tokiko Batzorde Teknikoak" izenekoak eratu ziren. Horien bidez, esperientziak eta jardunbide egokiak jaso dira, bai eta proiektuan garatzen joan den lanari buruzko beharrak eta proposamenak ere. Gaur aurkezten ditugun azken produktuetan sartu diren ekarpenak.
Amaitutakoan, QAVAD proiektuak honako material hauek eskaintzen dizkigu:
- Etxean zaintzeari dagokionez dauden prestakuntzak eta esperientzia berritzaileak biltzea eta aztertzea.
- Etxeko bizi-kalitateari buruzko prestakuntza-programa.
- Adineko pertsonak etxean zaintzen dituztenentzako gida praktikoa.
Hiru produktuez ari gara, elkarren osagarri, doako fitxategi deskargagarri gisa aurkeztuak (Creative Commons lizentziapean) www.qavad.eu proiektuaren webgunean eta aurrez aipatutako bazkide bakoitzaren webguneetan.
Esperientzia eta prestakuntza berritzaileen inbentarioa eta analisia (frantsesez eta ingelesez eskuragarri)
Helburua: QAVAD proiektuko herrialde bazkideetan (Frantzia, Espainia, Italia, Danimarka eta Finlandia) etxean bizi diren adinekoen arretaren arloko jarduerarik berritzaileenak/"jardunbide egokienak" jaso eta identifikatzea.
Emaitza: txostenak partzuergoko kideek bildutako 59 praktiketatik hautatutako 15 jardunbide onen deskribapen zehatza jasotzen du. Horrez gain, hautatutako praktika guztien azterketa eta horien azterketa pedagogikoa ere jasotzen ditu.
Etxeko bizi-kalitatea sustatzeko prestakuntza-programa (ingelesez eta frantsesez eskuragarri)
Helburua: familia-zaintzaileentzako, profesionalentzako, zerbitzu-koordinatzaileentzako eta boluntarioentzako prestakuntza-programa bat garatzea.
Emaitza: zortzi prestakuntza-modulu, oro har edo bakoitza bere aldetik, beharren arabera berariazko moduluetan erabil daitezkeenak.
- 1. modulua. Ereduak, metodoak eta arreta-ezagutzak.
- 2. modulua. Nola egin: tresna profesionalak, etxeko zaintza-jarduerak.
- 3. modulua. Etxea hobetzeko tresnak.
- 4. modulua. Zainketak eraldatzen dituen teknologia.
- 5. modulua. Zaintzailearen ongizatea eta aurre egiteko estrategiak.
- 6. modulua. Elkarrekintza eta komunikazioa.
- 7. modulua. Kudeaketa.
- 8. modulua. Elkarteak, sareak eta lurraldea.
Deskargatu testu osoa hemen.
Adineko pertsonak etxean zaintzen dituztenentzako gida praktikoa (gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, italieraz eta finlandieraz eskuragarri; laster euskaraz)
Helburua: familiakoak, profesionalak eta boluntarioak zaintzen dituzten pertsonei laguntzea, inplikatutako pertsona guztien artean etxean ematen diren zaintza-harremanetan, tresna praktiko bat izan dezaten, laguntza-premiak dituzten pertsonen eta haien bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko.
Emaitza: gida praktikoa, Pertsonak Ardatz dituen Arretaren bidez, etxean zaintza-egoera zehatzak erakusten dituena. Egoera horietan, laguntza behar duten 4 adineko eta laguntza ematen dieten inguruko pertsonak daude. Gidak zaintzan inplikatutako pertsona guztien hausnarketa eta parte-hartzea sustatzen du, eta zainketan lagun gaitzaketen ideiak, gomendioak, tresnak eta baliabide orokorrak eta tokikoak eskaintzen ditu. Honako gai hauek jorratzen ditu gidak: zahartze-prozesua, pertsonengan oinarritutako arretaren oinarrizko kontzeptuak, laguntza behar duten etxeko egoera batzuk, eguneroko jarduera esanguratsuak, etxebizitza eta laguntza-produktuak eta zaintzen dituzten pertsonen zaintza.
Deskargatu testu osoa hemen.
Etcharry Formation Développement (EFD) erakundeak zuzentzen du, Pirinio Atlantikoetako eta Landetako (Frantzia) sare profesionalen zentroan lan egiten duen gizarte-laneko prestakuntza-erakundea, eta honako erakunde hauen lana bildu du QAVAD proiektuak:
- Laguntza etxerat: etxez etxeko laguntza-zerbitzua eskualde berean (FR),
- ICA SANTE (FR) elkartea
- CEFAL, Emilia Romagnan (IT) egoitza duen lanbide heziketako erakundea
- Bolognako Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Saila (IT)
- Solco Civitas: Consorzio di cooperative che svolgono servizi assistenziali, educativi e di animazione a domicilio (IT)
- Randers Social- og Sundhedsskole: Prestakuntza zentroa (DK) 2019ko irailetik 2021eko otsailera.
- FIOH- Lanerako Osasun Institutua (FI) - 2021eko apiriletik proiektua amaitu arte.
- Foibekartano adinekoentzako egoitza eta zerbitzu zentroa (FI) - 2021eko irailetik proiektuaren amaierara arte.
- Matia Institutua eta Matia Fundazioa, ikerketa-zentroa eta zerbitzu soziosanitarioen hornitzailea (ES)
- Nazaret Fundazioa: lanbide-heziketako zentroa (ES).