HasieraBerriakEuskadiko Adinekoen Gizarte Zentroen ereduak eraldatzeko lanbide-gaitasunei buruzko lehen formakuntzak egin dira Maiatzean

Euskadiko Adinekoen Gizarte Zentroen ereduak eraldatzeko lanbide-gaitasunei buruzko lehen formakuntzak egin dira Maiatzean

31.05.2024
  • Prestakuntza horiek Helduak Zabaltzen ekimenaren esparruan eman dira. Ekimen hori Eusko Jaurlaritzak eta Euskofederpenek bultzatu dute, Adinekoen Gizarte Zentroen (CSPM) eredua egungo eta etorkizuneko adinekoen beharretara eraldatzeko eta egokitzeko.
  • Guztira hiru saio izan dira Donostian, Bilbon eta Gasteizen, eta Euskadiko 32 udalerritako 50 profesional inguru bildu dira eredu berri horretan aurrera egiteko.

Hastapenetik, Helduak Zabaltzen-ek udalerrien arteko sare tekniko bat eratu nahi izan du Euskadin, Euskadiko Adinekoen Gizarte Zentroen (aurrerantzean, CSPM) esperientziak ezagutzeko eta haien errealitateei, paradigmari eta etorkizunari buruz hausnartzeko, bai eta egunerokoa hobetzeko eta zentroak eraldatzeko estrategia eta tresna praktikoak sortzeko eta partekatzeko ere, udalen arteko topaketa tekniko batzuen bidez.

Topaketa horietan, profesionalek Euskadiko udalerri guztietako CSPMekin lotutako profesionalei zuzendutako prestakuntza espezifikoak gaituz eta abian jarriz eraldaketa sustatzeko beharra identifikatu dute.

Behar hori betetzeko, Helduak Zabaltzen-ek bi prestakuntza-ildo landu ditu aldi berean, lanbide-profilari erantzuteko, eduki eta iraupen desberdinekin, nahiz eta eraldaketaren printzipioei lotutako estrategiak eta espazioak partekatu.

Udal-profilaren kasuan, formakuntza -ildoa CSPMren eta udalaren arteko bitartekotza eta koordinazio rolerako tresnen gaikuntzara bideratuta zegoen. Eduki-bloke nagusiak erakundearen parte-hartzea eta eraldaketa izan dira.

Bestalde, figura dinamizatzaileen kasuan, formakuntza-ildoa partaidetzan oinarritutako CSPM dinamizatzeko ikaskuntzetan eta tresnetan oinarritu da. Beraz, landutako dimentsio nagusiak parte-hartzea, esku-hartze komunitarioa eta baterako kudeaketa eta plangintza izan dira

Prestakuntza-saioak

Lehen saioa maiatzaren 14an egin zen, Donostian. Bi ildoek partekatu zuten, eta, bereziki, CSPM eredu tradizionalaren erronka nagusiak identifikatu ziren, bai eta etorkizunerako aukera desberdinak ezagutu ere.

Lehen zatian, analisiaz gain, autodiagnostikorako tresna bat partekatu zen, Helduak Zabaltzen-en sortua, lantoki bakoitza bere lan-ildoetatik errazago identifikatzeko. Hitzorduan zehar, hainbat tresna eta gako landu ziren, aldaketarekiko erresistentziak laguntzeko eta ikuspuntu berrietatik ikusteko. Azkenik, Helduak Zabaltzen-eko guneetan definitutako eraldaketa eta etorkizun paradigmak partekatu ziren, baita aldaketarako gomendioak ere, lagundutako eraldaketa esperientzietan eta beste eredu batzuetako esperientzietan oinarrituta. Horretarako, proiektuaren bi esperientzia pilotuetako (Eibar eta Arratzu) kideek parte hartu zuten, eta prestakuntza osatu zuten, aldaketa-prozesuan izandako ereduak eta bizipenak partekatuz.

Hurrengo topaketa maiatzaren 21ean izan zen, Bilbon, eta batez ere parte-hartzean oinarritu zen. Bi ildoek espazio partekatu bat izan zuten, eta gizarte-partaidetzaren kontzeptuan sakondu zen, hura definitzen duten dimentsioak, parte hartzeko moduan eragina duten faktoreak eta landa-eremuan gizarteak parte hartzeko berezko ezaugarriak txertatuz.

Hala ere, lehen gune horren ondoren, bi ildoak bereizi egin ziren: batetik, partaidetza-prozesuetatik eraldaketa errazteko gakoak partekatzea, eta, bestetik, herri-administrazioak ildo tekniko/politikorako dituen tresnen bidez, eta, azkenik, pertsonek zentroan parte hartzeko dituzten moduak aztertzea, bai eta nola bultza dezaketen ere, dinamizazio-lerroan duten roletik abiatuta.

Maiatzaren 28an Gasteizen egin zen azken saioa, dinamizazio-lerrorako soilik, eta esku-hartze komunitariora bideratu zen oso-osorik. Bertan, ekintza komunitarioak modu parte-hartzailean abian jartzeko eta hainbat zentrok abian jarritako ekintza komunitario berritzaileak aurkezteko modu eta giltzarrietan sakondu zen.

Zenbakitan, Euskadiko 32 udalerritako 49 profesionalek parte hartu zuten prestakuntzetan. Honako udalerri hauek parte hartu zuten topaketan: Amorebieta-Etxano, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Barakaldo, Basauri, Beasain, Berriz, Bilbo, Kanpezu, Derio, Donostia, Durango, Eibar, Elgoibar, Ermua, Galdakao, Hondarribia, Irun, Itsasondo, Leioa, Durangoko Mankomunitatea, Muskiz, Oiartzun, Ordizia, Pasaia, Segura, Sestao, Sopela, Tolosa, Gaubea eta Gasteiz.

Topaketetan zehar sakoneko gogoeta ezberdinak sortu ziren, tokian tokiko begirada eta esperientzien aniztasuna jasoz. Tokiko esperientzia asko ezagutzeak ikaskuntza udalerri bakoitzaren bizipenen bidez aberasteko balio izan zuen, eta, udalerrien arteko desberdintasunak gorabehera, ondorio partekatu ugari atera ziren, prozesu eraldatzaile horretan urratsak ematen jarraitzeko aukera ematen digutenak.

Fotografía formación BilboFotografía formación BilboFotografía formación BilboFotografía formación BilboFotografía formación DonostiaFotografía formación DonostiaFotografía formación DonostiaFotografía formación DonostiaFotografía formación GasteizFotografía formación GasteizFotografía formación Gasteiz