HasieraBerriakBelaunaldi arteko programak hitzarmenetan islaturik

Belaunaldi arteko programak hitzarmenetan islaturik

26.02.2020

22 urte dira Matia Fundazioan belaunaldi arteko programak egiten hasi ginela. Programa horietan, adinekoek eta haur eta gazteek elkar ezagutu, lagundu, ikasi eta hurbildu egiten dira. Bi mutur hurbiltzen dira, bi belaunaldi, bata bestearen atzetik, zeinetan adina ezberdina den, non ezagutzak ezberdinak diren... baina non askotan amankomunean dituzten gauzak topatzen dituzten. Hurbiltasun horrek bestea errespetatzea eragiten du, lagunkoiagoa bihurtzen du, besteekiko aitortza sustatzen du, esperientziak eta ezagutzak transferitzen ditu...

Izan ere, hain dira positiboak eta hain ondo baloratuak parte hartzaileen aldetik, beraiekin jarraitzen dugula, esperientziak hobetuz.

Horregatik sinatu ditugu dagoeneko bi hitzarmen, guztion artean sortzen ari garen ibilbideaz harro sentiarazten gaituenak.

Zumaienak eta Otezuri zentroak urteak daramatzate esperientzia horiekin, izan ere, aitortzen dutenez, 'baloreen transmisioa eta ikaskuntza eragiten ditu'.

Eta Axular Lizeoa izan zen programa hau martxan jarri zuen lehen ikastetxea gurekin, eta Axular Lizeoa bera izan zen proposatu ziguna.

Beraz, poliki-poliki aurrera egiten jarraitzen dugu, etorkizun adiskidetsu baterako bidea eginez, elkarrekin dugun etorkizunerako bidea eginez.