HasieraBerriakGripearen aurkako txertaketa kanpaina

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina

01.01.2015

Kanpaina urriaren 5ean, astelehenean, hasiko da eta azaroaren 30ean bukatu.

65 urtetik gorakoak, diabetesa edo gaixotasun kronikoak dituztenak, haurdun dauden emakumeak eta osasunaren arloko profesionalak dira arrisku taldeak, eta haiei zuzenduta dago kanpaina.

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina Euskal Autonomia Erkidegoan helduen artean urtero egiten den prebentzio komunitarioko ekintza nagusietako bat da.

Abian da 2015eko Gripearen aurkako txertaketa kanpaina.

Gripea gaixotasun infekziosoa da, oso kutsakorra, eta edonork paira dezake. Gehienetan onbera da, baina batzuetan arazo larriak sor diezaieke biriketako, bihotzeko eta gibeleko gaixotasun kronikoak dituztenei, eta baita diabetesa dutenei ere. Gainera, garrantzitsua da 65 urtetik gorakoek txertoa hartzea, gaixotasun esanguratsurik ez badute ere.

Era berean, garrantzitsua da txertoa urtero hartzea; izan ere, birusa urtetik urtera aldatu egiten denez, txertoaren osaera egokitu egiten da urtero.

Gaur egun txertoa da prebentzio tresna seguru eta eraginkor bakarra. Txertatzea oso erraza da. Osasun zentrora deitu edo joan, besterik ez duzu egin behar; hantxe azalduko dizute nola egin.

65 urtetik gorakoek osasun txartela edo NANa aurkeztu behar dute, besterik ez. Arrisku taldeetan direnek dagokien osasun profesionalarengana jo beharko dute bolantea eskuratzeko.

Bestalde, Osakidetzak dei berezia egin die osasun arloko profesionalei eta gizarte langileei, txertoa har dezaten, etengabe arrisku taldeekin harremanetan dagoen kolektibo estrategikoa osatzen dute eta.

Kanpaina honetarako, 380.000 txerto ditu prest Osakidetzak, eta, behar izanez gero, gehiago eskura ditzake.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-ckcmpn06/es/contenidos/informacion/gripe_vacunacion/es_gripe/gripe_vacunacion.html