HasieraBerriakKasuen kudeatzaile bat bilatzen dugu Lugaritzerako

Kasuen kudeatzaile bat bilatzen dugu Lugaritzerako

04.01.2022

Matia Fundazioa erakunde bat gara, non pertsonei laguntzen diegun zahartze-prozesuan zehar, haien ongizatea hobetzeko, ezagutza sortzeko eta haien autonomia eta duintasuna sustatzen duten zerbitzu pertsonalizatuak sortzeko.

1200 profesional baino gehiago ditugu, eta, gaur egun, profesionales artean Kasuen Kudeatzaile bat sartu nahi dugu, Lugaritzeko bizitza osorako etxebizitzetarako, lanaldo osoan.

Hurrengo lanbide-profil hau duten pertsona guztiek aurkeztu ahal izango dute hautagaitza:

  • Gizarte Langintzako Diplomatura/Gradua.

  • Gipuzkoako iraupen luzeko zainketetara bideratutako zerbitzu soziosanitarioen, baliabideen, prestazioen eta elkarte-sare komunitarioaren mapa ezagutzea.

  • Ezagutza eta gaitasunak PBren printzipioetan, iraupen luzeko zainketetan eta komunitatean arreta integrala ematean, kasuaren kudeaketan (esperientzia baloratuko da).

  • Euskara (ahoz eta idatziz)

Beharrezko eskumen-betekizunak:

  • Malgutasuna, ebazteko gaitasuna eta aldaketetara egokitzeko gaitasuna
  • Jarrera positiboa eta proaktiboa

  • Pertsonen zaintza-planetan parte hartzera bideratuta

  • Gizarte-eragileekin komunikatzeko eta lankidetzan aritzeko trebetasunak

Bere oinarrizko eginkizunak honako hauek izango dira:

  • Eragile komunitarioekiko harremanak antolatu, planifikatu eta sortu, etxebizitzen zainketak bermatzeko, zainketen mapa komunitarioa zehazten.

  • Erreferentea izango da eta beharrezko laguntza eskainiko die Lugaritzen biziko diren pertsonei, kasuaren kudeaketaren metodologiatik; informazioa, orientazioa eta aholkua. Lugaritzen bizi aurretik, harrera etxebizitzetan,laguntza bizitza-proiektuen garapenean eta zainketen kudeaketan.

  • Dina Lugaritzen bizi diren pertonen bizitza, auzo-harremanak eta komunitate-integrazioa dinamizatuko eta bultzatuko ditu.

  • Lugaritzeko bizitza osorako etxebizitzetako taldearen parte izango da.

 

Eskaintzari buruzko informazio gehiago hemen.