HasieraBerriak"Maitea" edo tratu ona eta haur-tratua bereizten dituen lerro mehea.

"Maitea" edo tratu ona eta haur-tratua bereizten dituen lerro mehea.

17.12.2019

• Gabonetako jaiak direla eta, Matia Fundazioak “Jar zaitez nire lekuan” ekimenaren bideo berria aurkeztu du.

• “Jar zaitez nire lekuan”, pertsonak ardatz dituen harreman- eta zaintza-eredu baterantz egiten ari den aldaketa kulturalaren baita, eredu horrek pertsona bakoitzaren autonomia, erabakitzeko gaitasuna eta, azken batean, duintasuna bermatzen ditu.

Zahartzaroaren munduak, kasu honetan eguneroko bizitzan laguntza behar duten adineko pertsonei dagokienez, behin betiko aurre egin behar dio pertsona horien duintasuna, bizi-proiektua, nahiak eta lehentasunak eta segurtasuna dagokion lekuan kokatzen dituen kultura-aldaketa desiratuari.

Prozesu horretan aurrera egiteko, Tratu Onaren ikuspegitik lan egitearen garrantzia aldarrikatzen dugu; bai eta, egunerokoan, lanean eta pertsonalki beren egunerokotasunerako laguntza behar duten pertsonengana hobeto gerturatzearen garrantzia ere.

Tratu onaren kultura horrek pertsonalizazio iraunkorreko banakako ekintzak inspiratu eta zuzendu ditzake eta zuzendu behar ditu, bereziki egoitzetan sortzen diren harreman kolektiboen esparruan. Zalantzarik gabe, prozesu konplexua da, motela, izaera etikoko hausnarketa pertsonala eta kolektiboa dakarrena, eta laguntza behar duena komunikatzeko eta erabakitzeko gaitasun urria duten pertsonengana hurbiltzeko beste era batean aurrera egiteko, pertsona horien berezitasuna, historia pertsonala eta duintasuna errespetatuz.

Azken batean, pertsonengan (adinekoak, familiak, profesionalak) zentratutako harreman-eredu baterantz doan aldaketa kultural horrek konpromiso sendo eta irmoa eskatzen du, pertsona, gizarte, herritar eta publikoari estereotipoak ezabatzen lagunduko diguna eta pertsonak ezer baino lehen izaki bakar eta berezi gisa tratatuko dituena.

Izan ere, ezin da beste egun batez ere onartu pertsonen oinarrizko eskubideak urratzea, haien adina eta laguntza-beharra edozein dela ere.

"Maitea" bideoak,  "Beretzat onena" eta "Parking"  bideoekin hasitako bidea jarraitzen du, eta "Jar zaitez nire lekuan" seriearen barruan kokatzen da. Serie horren helburua adinekoekiko tratu adeitsua eta duina sustatzea da.

“Maitea”-k honako hau islatzen du: "Zaintzen ditugun pertsonak haurrak bezalakoak direla pentsatzen badugu, hala tratatuko ditugu, haurrentzako zereginak proposatuko dizkiegu, poliki hitz egingo diegu, behar baino ahots-bolumen handiagoarekin, eta kasura etortzen ez diren txikigarriak eta esamoldeak erabiliko ditugu. Eta horrela, konturatu gabe, eta intentzio onenarekin, menpekotasuna handituz joango gara. Hori nabarmenagoa da, zenbat eta handiagoa izan eguneroko bizitzarako laguntza beharra "

Gogoeta egiten laguntzeko eta geure buruari begiratzeko ariketa egiteko, "Maitea" bideoak eguneroko egoera paternalista erakusten du.

Egunez egun harremanetan jartzen garen adineko bakoitzarengana hurbiltzea,  eta pertsona hori ezagutzea da estereotipoetarako antidotorik onena. Horrela bakarrik lortuko dugu gaitasunak eta lehentasunak identifikatzea eta ongizate-espazioak eta -uneak sortzea.