HasieraBerriakMatiaZaleak abian da adineko pertsonen eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen ongizatearen konpromezuan Gipuzkoan

MatiaZaleak abian da adineko pertsonen eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen ongizatearen konpromezuan Gipuzkoan

30.10.2018
  • Iada 699 MatiaZale dira, eta beraien ekarpenei esker hamaika ekimen egin ahal izan dira 600 onuradun gipuzkoarrekin
  • Gaur bertan martxan jartzen da “Erlazioak sortzen: hobe gurpil gainean!” ekimena
  • Orain arte 6 kolaborazio akordio sinatu dira  eta 48 elkarte, formakuntza erakunde, enpresa eta instituzioen laguntza izan da
  • Nagusilan da 2018ko Ohorezko MatiaZale berria

(Donostia-San Sebastián, 2018ko urriaren 30a). MatiaZaleak handitzen jarraitzen du. 2018 urtean zehar 296 MatiaZale berri batu dira eta guztizko datua 699 MatiaZalekoa da, pertsonak eta erakundeak.

Matiazaleak Matia Fundazioan jaiotzen da, eta bere helburua adineko pertsonen eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen ongizatea sustatzen duten ekimenak identifikatu eta bultzatzea da, gizartean honen inguruan sensibilizazioa sortzen den era berean.

Hildo horretan hamaika ekimen jarri dira martxan 600 gipuzkoarren ametsak betetzen.

Gaur bertan jarri da martxan ekimen bat: “Erlazioak sortzen: hobe gurpil gainean!” MatiaZale den CWA Donostia elkartearentzat. Elkarte honek adineko pertsonen ongizatea sustatzen du, eta horretarako boluntarioek egokitutako trizikloak gidatzen dituzte eta horrela adineko pertsonak paseatzen dituzte toki esanguratsuetara eramaten Donostian barna, toki berriak ezagutuaz eta beste batzuk ber-ezagutzen…

 

Pertsona ezberdinen eta Rotary Club San Sebastianen ekarpenei esker, gaur elkarteak triziklo berri bat estrenatzen du, eta honela irteerak gehiagotu eta pertsona gehiagok disfrutatu ahal izango dute. Triziklo hau Matiako zentro batean egongo da, baina Donostia guztian izango du eragina, Matia Fundazioko zein beste erakunde batzuetako pertsonak ahalko dutelako erabili.

 

2018-2019rako erronkak

MatiaZaleakek datorren urterako antzeko lan ildoak ditu eta bazkide zenbakia handitzen, enpresa, instituzio, elkarte eta formakuntza erakundeen inplikazioa hareagotzen eta ekimen eta aktibitate berriak egiten saiatuko da.

MatiaZaleen aitortza ekitaldia

Gaur aratsaldeko 19etan Orona Fundazioko aretoan (Hernanin) MatiaZaleak laugarren ekitaldia izango da. Bertan Matia Fundazioarekin kolaboratzen duten elkarte eta boluntarioen lana aitortu nahi du eta Ohorezko MatiaZale aitortza Nagusilan elkarteari emango zaio, bere kolaborazio ibilbide luzeagatik. Aurreko urteetan aitortza hau Donostiako Aquarium, Luis Chillida, David de Jorge eta Martin Berasategiri eman zaie.

Ekimenen laburpen bat

“Oroitzapenak entrenatzen”. Espainiako Futbolari Oihen Elkarteen Federazioak, Real Soziedadeko Beteranoen Elkartea eta Real Soziedad Fundazioari esker, bigarren erreminiszentzia programa egin da. Programa honetan narriadura kognitiboa duten pertsonek memoria ariketak egiten dituzte, futbola medio dela. Terapia honen onuren artean, memoria lantzea, sormena lantzea, eta adineko pertsonen eta ingurukoen sozializazioa, autoestima eta ongizatea hareagotzea daude.

 

“Oztoporik gabeko terapia: plis plas, uretara!”. Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako hidrocinesiterapia programa bat da (terapia uretan). Grupo Easo Motorrek egindako emateari esker egiten da, Caixabank eta Caixa Consumer Financeren laguntzarekin.

 

“Kultura bir-sortzen: nere arreoa, gure legatua”. Adineko pertsonei zuzenduriko proiektu bat da, non tailerren bitartez gure kultura ondarearen eta memoria historikoaren zati batzuk errekuperatzea bilatzen den. Horrekin legatu bat sortu nahi dugu eta era berean parte hartzen duten adinekoen memoria landu eta autoestima hobetu. Emate pertsonalak eta Kutxa Fundazioari esker aurrera eramaten.

 

“Oronarekin kontzertura goaz”. Orona Fundazioak apoiatzen duen ekimen bat da, non Orona Fundazioak berak antolatzen zuen kontzertu solidariora Matia Fundazioan bizi diren eta musika gustoko duten pertsonak joan ahal izan ziren Oronako langile boluntarioek lagunduta. Musikaz gozatu ahal izan zuten, garrantzitsua beraien bizitzan, baina baita ere boluntarioen laguntasunarekin disfrutatu zuten.

“Zaunka bat, ilusio bat.” Y “GUAU momentuen alde”. Animali batek transmititzen duen ongizate sentsazioa handia da eta onura terapeutikoak baita ere: poza, optimismoa eta ongizatea.

 

Sensibilizazio ekintzak

Hala nola, aurreko urteko ekitalditik, 2017ko urte bukaeratik eta gaur egun arte, sensibilizazio ekintza ezberdinak egin dira:

  • Gabonetako postalen lehiaketa bat, non Matiako baloreak lantzen ziren
  • Matian dabiltzan 4 boluntarioen bizipenak jasotzen dituen dokumental bat, aitortza gisa boluntario guztiei: “Zure Etxea: MatiaZaleak”.
  • MatiaZale Txiki II: 12 urterainoko haurrei zuzenduriko arte lehiaketa
  • Apirilean ospatu genuen Axularrekin egiten den belaunaldi arteko programaren 20. urteurrena.
  • Ideia lehiaketa bat, ekimenen sormena eta partehartzea bultzatzeko asmoz.