- Baliabide berritzaile horren bidez, adinekoen gizarteratzea sustatu nahi da, eta zainketetara hurbiltzeko beste modu bat sustatu, arreta pertsona horien talentuetan eta gizarte-premietan jarriz.
- Proiektua Europar Batasunak finantzatu du eta nazioarteko sei erakundek garatu dute: Vrije Universiteit Brussel (VUB) Belgikan, Active Ageing Fundazioa eta Ikasketa Humanistikoen Unibertsitatea (UVH) Herbehereetan, Moliseko Unibertsitatea Italian, Büro für berufliche Bildungsplanung Alemanian eta Matia Institutua Espainian.
Erasmus+ SEE ME nazioarteko proiektuak, Vrije Universiteit Brussel-ek (VUB) koordinatuta, tresna praktiko multzo bat garatu du, profesionalei, zaintzaileei eta boluntarioei zainketak behar dituen adineko pertsona baten atzean dagoen pertsona ikusten erakusteko. Adineko pertsonek ametsak, talentuak eta desioak dituzte, beren laguntza-premietatik independenteak. Adinekoak aktiboki inplikatzen dituenez, SEE MEk zainketen eta jasotzen dituzten zerbitzuen kalitatea hobetu nahi du.
Adineko pertsonengan pentsatzen duzunean, nola irudikatzen dituzu? Trebetasunak, ideiak eta istorioak dituzten pertsonatzat hartzen dituzu? Edo, besterik gabe, zaintza behar duten eta beste batzuen mende dauden pertsona gisa? Zoritxarrez, bigarren irudi hori ohikoegia da oraindik osasun-laguntzan. Gizartean, arreta batez ere behar medikoetan eta laguntza-beharretan jartzen da.
SEE ME proiektuaren helburua da adinekoen gizarteratzea sustatzea gizartean, estereotipoei aurre eginez eta zaintzaileei haien talentuak eta gizarte-premiak ezagutzen irakatsiz.
SEE MEk doako tresna multzo bat garatu du adinekoekin lan egiten duen edonorentzat: egoitza-zentroetako edo etxeko arretako profesionalak, zaintzaile informalak eta auzo-proiektu edo elkarteetako boluntarioak.
Prestakuntzak hiru orduko bost modulu ditu, ariketa eta metodologia sortzaileekin, eta zaintzaileei erakusten die nola deskubritu ditzaketen adinekoen talentuak, beharrak eta nahiak. Ariketetako bat talentuen eskanerra da, adineko pertsona baten talentuen mapa bat marrazten duena, zaintzaileek haiekin lan egin eta bultza ditzaten. Adibidez: Annek, ia itsu begi-gaixotasun baten ondorioz, testu bat zabaldu eta ozen irakur dezake bere ordenagailuaren bidez, eta, horrela, bizilagunei beren gutunekin lagundu.
Kit osoa doan deskarga daiteke hemen