17.05.2023
Matiak 130 urte baino gehiagoko esperientzia du geriatriaren sektorean. 1300 profesional baino gehiago ditugu, eta, gaur egun, terapeuta okupazional bat sartu nahi dugu Zumarragako Argixaoko gure taldean.
Zer bilatzen dugu:
- Terapeuta okupazional bat, titulazioa duena (Terapia Okupazionaleko diplomatura edo gradua)
- Adineko pertsonen arloarekiko esperientzia eta/edo interesa.
- Euskara.
- Lidergoa, malgutasuna, erabakitzeko eta aldaketetara egokitzeko gaitasuna, jarrera positiboa eta proaktiboa, talde-lanerako eta pertsonari zerbitzua emateko orientazio argiarekin.
Zer eskaintzen dugu:
- Lanaldiaren % 15eko kontratua.
Postuaren zereginak hauek dira:
- Zentroko jardueren plan orokorrean parte hartzea.
- Laguntza-produktuetan aholkatzea, produktu horiek erabiltzen trebatzea eta teknologia berriak erabiltzea.
- Zentroko egoiliarren berreskuratze- edo asistentzia-prozesuaren jarraipenean edo ebaluazioan laguntzea.
- Zentroko egoiliarren aisialdiko eta denbora libreko arloetan parte hartzea.
- Bere eskumeneko gaietan elkarlana egitea laguntza-langileei, egoiliarren familiei eta erakundeei prestakuntza eta informazioa emateko egiten diren programetan.
- Argixaon bizi diren pertsonek behar dituzten orientabideak edo arreta prestatzen parte hartzea diziplina anitzeko taldearekin.
Lanposturako aplikazioak hemen.