Berriak
QAVAD proiektuaren nazioarteko bigarren bilera
24.04.2020
Apirilaren 21ean eta 22an, QAVAD (Erasmus+) proiektuko bazkideak modu birtualean bildu dira, eta orain arte egindako lana partekatu dute; hau da, bildutako etxean zaintzeko esperientzia berritzaileak eta prestakuntzako 15 jardunbide egoki aurkeztu dituzte. Gipuzkoatik, Nazaretek eta Matia Institutuak jasotako 15 praktiketatik bost aurkeztu dituzte, lurraldeko eta eskualdeko erakunde askoren lankidetzari eta ekarpenari esker.
Hurrengo...
2019ko memoria iada badugu
24.04.2020
Iada ikus dezakezue 2019ko MatiaZaleak memoria, non azaltzen diren hainbeste ematen diguten boluntarioen datuak, ekintza, ekimenak...
2019 urte ezberdina izan da. Izan ere, MatiaZaleak urte guztiak dira ezberdinak. Baina gogoratu hau dena zuen ekarpen eta konfidantzari esker izan dela. Mila esker!
Espero dugu 2020 urte hau hobea izatea, baina egia esan, pairatzen ari garen pandemiak eszenatoki ezberdin bat planteatzen digu,...
"Berriro ELKARREKIN": martxan da eta 40 egun bakarrik ditugu!
17.04.2020
Goteo Fundazioaren #Coronazero kanalaren bidez, ekimen berri bat jarriko dugu martxan: "Berriro, ELKARREKIN". Ekimen hau martxan dago eta 40 egun besterik ez ditugu beharrezko aurrekontua lortzeko, bestela dena itzuliko da.
Zer den?? Gure zentroetan bizi diren pertsonak eta haien senideak konektatu ahal izateko gailuak erosteari, oso-osorik zuzenduko den ekimena. Komunikazioa hobetzea eta konfinamendu-egun hauetan jasaten ari garen...
ONLINE kontzertua: musika adinekoengana eta etxeetara iritsi dadila!
03.04.2020
Tecnun Tantakatik eta Paliativos Sin Fronteras-etik, elkarlanean aritzeko modu ezberdina, berritzailea, eskaini digute: Kontzertu birtualak. Eta primeran dago! Zuzeneko musika, baina birtuala, gure zentroaetako txokoetara iritsiko da. Baina... eta zergatik ez etxeetara?
Beno, bada, apirilaren 7an, goizeko 11etan, Matia Fundazioaren Instagram bidezko zuzeneko bat egingo dugu, Angel Naveiroren kontzertu berezi batekin. Segi eta lagundu...
COVID-19aren krisia, mundu hobeago bat eraikitzeko aukera
01.04.2020
EAEko iraupen luzeko zaintza eredua aldatzearen aldeko adierazpena
COVID-19aren pandemia dela eta pairatzen ari garen osasun krisiak gordinki erakutsi dizkigu pertsona ahulen, desgaituen eta mendekotasuna dutenen arretari eta zaintzari dagozkion zenbait alderdi. Pertsona horietako asko zaharrak dira, eta gazteago direnek ere laguntza handia behar dute.
Zalantzarik gabe, elkartasunez jarduteko unea dugu oraingo hau, gure “emozio ekaitza”...
Idazten dugu eskutitz bat? #eskutitznagusiak
26.03.2020
Ekimen berri bat sortu dugu, zren eta egun hauek bereziak izaten ari dira guztiontzat. Baina ez gaitezen ahaztu adineko pertsonekin, laguntza behar duten pertsonak, bakarrik bizi direnak, ingurukoei besarkatu ezin dituztenak...
Komunikabide berri bat ireki nahi izan dugu, adierazteko, ohikoan esaten ez duguna esateko, animo mezuak bidaltzeko, argazkiak eta irudiak bidaltzeko, egun hauetan denbora nola pasatzen dugun kontatzeko...