Berriak
Adinekoek ordenagailuko jokoen bidez ezagutzak eta trebetasunak lortzeko proiektu batean hartu du parte Matia Institutuak
01.01.2013
Matia Institutu Gerontologikoak Europako LEAGE (Learning Games for Elder Europeans) proiektuan hartu du parte. Horri esker, 65 urtetik gorako pertsonek ezagutza kulturalak eta beste gaitasun batzuk (sukaldaritza eta lehen sorospenak) lortu dituzte, serious games izeneko jardueren bidez.Ikasketa errazteko eta, jakina, dibertitzeko diseinatutako jokoak dira. Hain zuzen, kasu honetan, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren aldeko apustua egin da...

Matia Institutuak «Etxean zahartzea» jardunaldian hartuko du parte
01.01.2013
Ekainaren 28an, jardunaldi hau egingo da Bizkaiko Teknologia Parkean: «Etxean zahartzea. Irtenbide berriak, eraikuntzaren, teknologiaren eta zerbitzuaren ikuspuntutik». Tecnaliak antolatu du ekitaldia, eta Matia Institutuak Javier Yaguasen eskutik hartuko du parte. «Etxebizitzari eta zaintzaren hornikuntzari buruzko igurikimenak eta pertzepzioak» izeneko hitzaldia emango du.
Jardunaldian zehar, etxean zahartzearekin zerikusia duten zenbait...

«Establecimientos Residenciales para Ancianos de Asturias» (ERA) erakunde autonomoaren bisita
01.01.2013
Gaur, «Establecimientos Residenciales para Ancianos de Asturias» (ERA) erakunde autonomoaren bisita izan dugu. Bertako gerente Jesús Suárez eta haren taldea Zubiaurre zentroan izan dira, pertsonarengan ardaztutako arreta eredua, Matiaren eredua, erabiltzen duten bizikidetza unitateak ezagutzeko.
Bisitan, Javi Quintas (zentroko zuzendaria), Mayte Sancho (Matia Fundazioko aholkulari teknikoa), Ana Orbegozo (Matia Fundazioko kudeatzaile...

Fraisoro zentroak zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu du
05.12.2012
Eusko Jaurlaritzak Bikain kalitate ziurtagiria eman dio Matia Fundazioko Zizurkilgo Fraisoro zentroari, euskararen arloan egindako lanagatik. Sari horren bidez, Fraisoro zentro gerontologikoan zein eguneko zentroan euskara erabiltzen dela balioetsi nahi da ofizialki. Saria urrats bat gehiago da, duela 13 urte hizkuntza politika bat izatea beharrezkoa zela ikusi eta Bai Euskarari akordioa sinatzea erabaki zuenetik.

Matia Fundazioa Kalitatearen Astean
26.10.2012
Aurten, Kalitatearen Astean hartuko du parte Matia Fundazioak, sektore soziosanitarioko profesionalentzat prestatutako bi jardunaldiren bidez: Urriaren 29an: Arrasate kaleko Kutxa aretoan, BIKAINTASUNA ETA DUINTASUNA ZAINKETA GERONTOLOGIKOETAN: LOKAILUEN KUDEAKETA Azaroaren 6an: Iza zentroko areto nagusian, TALDEAREN ESKU HARTZEA DOLUAN, ESPERIENTZIA ETA EMAITZAREN ADIERAZLEAK Beharrezkoa da izena ematea, 943 31 71 02 telefonora deituz edo...

Kasu Soziosanitarioen Kudeatzaileen ikastaroa hasiko da, Matia Institutu Gerontologikoak koordinatuta
01.01.2012
Pertsonarengan ardaztutako arreta integralaren ereduak hauxe du helburu: «pertsonaren bizi kalitatearen eta ongizatearen alderdi guztietan hobekuntzak lortzea, haren duintasuna, eskubideak, interesak eta lehentasunak osoki aintzat hartuta, eta pertsonak berak parte hartuz».
Profesional horrek arreta pertsonalizatuko programa bat egin behar du: erabiltzailearen autonomia eta independentzia sustatzen dituen programa bat, hain zuzen. Kasuen...
