HasieraBerriakBoluntarioekin berriro ere topatzen

Boluntarioekin berriro ere topatzen

16.03.2021

​​Duela urtebete bizitza aldatu zitzaigula eta birus bat etorri zela denbora luzez geratzeko. Une horretan gauza asko gelditu behar izan genituen, eta beste hainbeste ber-asmatu. Urtebete geroago, egoera konplexu eta hutsuneekin jarraitzen dugu.

Boluntarioek, Matia Fundazioak hain estimatua izan denak, ezin izan dute jarduera normaltasunez egin.

Pixkanaka-pixkanaka, badirudi egoera alda dezakeen prozesu eta agertoki batean gaudela, eta jarduerak suspertzeko irrikan gaude, gure etxean gure familiak eta lagunak eta, jakina boluntarioak ere, hartu ahal izan ditzagun. Segurtasun eta osasun integralaren arteko orea bilatu eta, ondorioz, ongizate osoa.

Matia Fundazioaren zentro bakoitzean boluntarioak berriz hartzeko prozesu bat egiten ari gara. Hainbat helburu ditugu, besteak beste, topo egin ahal izatea, urte honetako bilakaera partekatzea, zein unetan gauden jakitea eta ahal dugunean martxan jartzeko behar dugun informazioa izatea.

Esan behar da boluntario batzuk baimendutako irteera eta bisitetan laguntzen ari direla pandemiaren aurretik harremana zuten pertsonekin edo gizarte eta familia-euskarririk ez dutenekin. Eta beste boluntario batzuek telefonoz deitu eta hitz egiten dute, edo gutunak idazten dituzte.

Egiten ari garen talde eta topaketa horietan, baliozko testigantzak entzuten ditugu, urte asko daramatzatenak boluntariotzan laguntzen eta jarduten, eta jarduera atsegingarria eta aberasgarria egiten zaienak, eta jakitun direnak beraiek ere asko irabazten dutela, "Laguntzen dugunari baino gehiago".

Hori horrela izaten jarraitzeko bidea egiten jarraituko dugu.

Gure esker ona zabaltzea pertsonen aldeko ekarpenak egiten jarraitzen duten boluntariotza elkarte guztiei, modu horretan lagunduz.